39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ARMAÑANTZAS

Alkatearen ordainsaria bilkuretara joateagatik

Armañantzasko bizilagunen batzarrak erabaki hau hartu zuen, besteak beste, 2009ko otsailaren 24an egin bilkuran:

Kontuan hartuz bizilagunen batzarrak 2008ko ekainaren 26an erabaki zuela alkatea bere karguan aritzeko modua ez dela erabateko dedikaziokoa ez partzialekoa izanen, baizik eta bizilagunen batzarraren bilkuretara egiazki joateagatik ordainduko zaiola.

Ikusirik Udal honetarako 2009ko ekitaldian ezarritako konpentsazio ekonomikoaren zenbatekoa, bertan diren guztiak bat etorrita eta, beraz, gehiengo soilarekin,

Honako hau erabaki da:

1. 2009ko urtarrilaren 1etik aitzinera, alkateari 510,00 euro ordaintzea bilkura bakoitzeko, bizilagunen batzarraren bilkuretara egiazki joateagatik. 2009an gehienez ere 4.080,00 euro ordainduko zaizkio.

2. Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta beraren kontra errekurtso hauetakoren bat aurkeztu ahalko da, hautara:

1.-Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.-Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

3.-Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Armañantzasen, 2009ko martxoaren 3an.-Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L0911261