39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SAN FRANCISCO JAVIER ZAHAR ETXEAREN MANKOMUNITATEA

2009ko ekitaldirako aldaketak tasa eta tarifetan.
Behin betiko onespena

San Francisco Javier Zahar Etxearen Mankomunitateak, 2008ko abenduaren 22an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zituen tasa eta tarifetako aldaketak 2009ko ekitaldirako (2009ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 21ean, argitaratua).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua), jendaurreko epea alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, bidezko da aldaketa behin betiko onetsi eta testu osoa argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Fustiñanan, 2009ko martxoaren 4an.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Tarifak eta tasak

Bere buruaz baliatzen denaren plaza, banako gelan: 852,00 euro/hilabetea.

Bere buruaz baliatzen denaren plaza, gela partekatuan: 744,00 euro/hilabetea.

Bere buruaz erdizka baliatu eta erdizka laguntza behar duenaren plaza: 1.133,00 euro/hilabetea.

Laguntza behar duen batentzako plaza: 1.607,00 euro/hilabetea.

Eguneko egonaldiak, osorik eta jarraian:

-Bere buruaz baliatzen dena: 558,00 euro/hilabetea.

-Bere buruaz erdizka baliatzen dena: 850,00 euro/hilabetea.

-Laguntza behar duena: 1.205,00 euro/hilabetea.

Egun erdiko egonaldiak, jarraian:

-Bere buruaz baliatzen dena: 279,00 euro/hilabetea.

-Bere buruaz erdizka baliatzen dena: 425,00 euro/hilabetea.

-Laguntza behar duena: 603,00 euro/hilabetea.

Zerbitzu solteak edo aldi batekoak:

-Bere buruaz baliatzen dena: 40,00 euro/eguna.

-Erdizka laguntza behar duena eta laguntza osoa behar duena: 70,00 euro/eguna.

Familiarendako plaza:

-Senar-emazteetan bat bere buruaz baliatzen ahal bada eta bertzeak laguntza behar badu, bere buruaz baliatzen ahal denaren kuota % 25 beheratuko da.

Iragarkiaren kodea: L0911359