39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BUÑUEL ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren 2009ko tasak.
Behin betiko onespena

Mankomunitateko Batzarrak 2008ko abenduaren 29ko bilkura berezian, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren 2009ko tasak.

Jendaurreko aldia iragan da, iragarkia 2009ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan urtarrilaren 26an, eta inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluarekin bat.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2008ko abenduaren 31n.-Mankomunitateko burua, Miguel Ángel Vela Osta.

7. artikuluaren testu berria. Tasa aplikatzeko hilabeteko lanbidearteko gutxieneko soldata hartuko da oinarritzat (L.G.S.). Horren arabera baremo hau ezarri da:

L.G.S.AREN %60TIK BEHERAKO DIRU-SARRERAK

ETA KATASTROKO BALIO APLIKATUAK

ORDAINTZETIK SALBUETSIAK

LGSaren %60 baino gehiagoko eta %75 bitarteko dirusarrerak:

8,43 euro/hila

LGSaren %75 baino gehiagoko eta %90 bitarteko dirusarrerak:

orduko kostuaren %25.

LGSaren %90 baino gehiagoko eta %105 bitarteko dirusarrerak:

orduko kostuaren %35.

LGSaren %105 baino gehiagoko eta %120 bitarteko dirusarrerak:

orduko kostuaren %45.

LGSaren %120 baino gehiagoko eta %135 bitarteko dirusarrerak:

orduko kostuaren %55.

LGSaren %135 baino gehiagoko eta %150 bitarteko dirusarrerak:

orduko kostuaren %65.

LGSaren %150 baino gehiagoko eta %165 bitarteko dirusarrerak:

orduko kostuaren %75.

LGSaren %165 baino gehiagoko eta %180 bitarteko dirusarrerak:

orduko kostuaren %85.

LGSaren %180 baino gehiagoko eta %195 bitarteko dirusarrerak:

orduko kostuaren %95.

%195 baino gehiago:

orduko kostuaren %100.

2009rako, kostua izanen da orduko 10,80 euro.

Famili unitateko kideen katastroko balioen gainean aplikatu beharreko portzentajea %2 izanen da.

Aldaketa honek 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Iragarkiaren kodea: L0911234