39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2009ko lan egutegia eta epeak kontatzeko egun baliogabeak.
Akats zuzenketa

2009ko lan egutegia eta epeak kontatzeko egun baliogabeak 2009ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, otsailaren 13an. Akatsa egin dela ohartuta, argitara ematen da, ondoren, behar duen zuzenketa:

Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2008ko abenduaren 18an egin bilkuran, besteak beste, honako erabaki hauek hartu zituen aho batez:

2009ko lan egutegia eta epeak kontatzeko baliogabeak izanen diren egunak onestea:

Urtarrilaren 1a: Urteberri

Urtarrilaren 5a: San Anton. Herriko festa.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 9a: Ostegun Santua

Apirilaren 10a: Ostiral Santua

Apirilaren 13a: Pazko biharamuna

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Uztailaren 16, 17, 18 eta 20a: herriko festak.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea

Urriaren 12a: Jaiegun Nazionala.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri

Epeak kontatzeko, egun baliogabe deklaratzen dira 2009. urteko igande eta jaiegun guztiak, gehi herrietako festetarako zehazturiko jaiegun guztiak.

Cadreitan, 2009ko otsailaren 19an.-Mankomunitateko burua, Engracia Fernández Reyero.

Iragarkiaren kodea: L0910590