39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Tuterako Trafikoari buruzko ordenantza orokorreko 55, 56 eta 58. artikuluen aldaketa. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2009ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoa zuela, hasiera batez onetsi zituen Tuterako Udaleko Trafikoari buruzko ordenantza orokorreko 55, 56 eta 58. artikuluen aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabakia eta horren espedientea jendaurrean egonen dira Tuterako Udalean (Idazkaritzan), hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2009ko martxoaren 3an. -Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0911225