39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TAXOARE

Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Taxoareko Kontzejuak, 2008ko urriaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Taxoareko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta hilabetez jendaurrean jartzea.

Ordenantza nahi duenaren eskura egonen da Taxoareko Kontzejuaren bulegoetan.

Taxoaren, 2009ko otsailaren 2an.-Alkatea, María Jesús Ibarrola Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0910623