39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ORKOIEN

Udal Planeko determinazio xehakatuetako aldaketa, ZOP3 aldeko S6 lurzatiari dagokiona. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak 2009ko otsailaren 25eko osoko bilkuran erabaki zuen Udal Planeko determinazio xehakatuetako aldaketa, ZOP3 aldeko S-6 desagregazio unitateari dagokiona, behin betiko onestea. Udalak berak sustatu du, Silvia Barbarin Gómez arkitektoak idatzi agiriaren arabera.

Argitara ematen da, onetsitako aldaketaren testuarekin batean, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoa betez.

Orkoienen, 2009ko otsailaren 2an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

ERANSKINA

Onetsitako aldaketa

Sektorea: S6-hegoaldea; Aldea: ZOP-3. Gaur egungo araudiaren 4. atalari lerroalde hau erantsi zaio: "altueren eta lerrokaduren determinazioak salbu, araudi partikular honetako 5. atalean ezarritakoari jarraituko baitzaio, baita Udal Planeko araudi grafikoari ere".

Iragarkiaren kodea: L0911313