39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ORKOIEN

Argia orientazioko eta familia-plangintzako zentroko zerbitzuen tarifen eguneratzea. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2009ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Argia orientazioko eta familia-plangintzako zentroak emandako zerbitzuen tarifen eguneratzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako eguneratzea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, tarifen eguneratzea behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2009ko martxoaren 3an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0911233