39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ORKOIEN

Trafikoaren gaineko udal ordenantzako aldaketa.
Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2009ko otsailaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Trafikoaren gaineko udal ordenantzako aldaketa, 26. artikuluari lerroalde bat gehitzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Trafikoari buruzko udal ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2009ko martxoaren 3an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0911227