39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LAKUNTZA

Kolunbarioen kontzesiorako prezio publikoak arautzen dituen
udal ordenantza. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2009ko urtarrilaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lakuntzako kolunbarioen kontzesiorako prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lakuntzan, 2009ko otsailaren 16an.-Alkate udalburua, José Ramón Garin Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L0910606