39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GALAR

Jarduera sailkatuen eta irekitzeko lizentziak tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena

Galarko Udalak, 2008ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Jarduera sailkatuen eta irekitzeko lizentziak tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Iragarkia 2008ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 22an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Getze Galarren, 2009ko otsailaren 16an.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATUEN
ETA IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza da jarduera sailkatuen eta irekitzeko lizentzia eman aitzin Udalak egiten dituen jarduera tekniko eta administratiboa, egiaztatu beharrez industriako edo merkataritzako establezimenduek, lasaitasun, osasun eta osasungarritasun baldintzak eta haien funtzionamendu normala erregulatzeko indarra duten bertzelako arauetan ezarritakoak betetzen dituzten ala ez.

3. artikulua. Aurreko artikuluan aurreikusitako ondorioak bete daitezen, irekitzea gertatuko da ondoko kasu hauetan:

a) Jarduerak hasteko establezimendua lehen aldiz jartzean.

b) Establezimenduko jarduera aldatu edo handitzean, titularra aldatzen ez bada ere.

c) Establezimendua handitzean eta bertan ordenantza honen 2. artikuluan ezarritako baldintzetan eragina duen beste edozein aldaketa egitean. Horren ondorioz baldintzak berriz egiaztatu beharko dira.

4. artikulua. Industriako edo merkataritzako establezimendutzat hartuko dira bakarrik etxebizitza ez izateaz gain ondoko baldintza hauek betetzen dituzten eraikin edo instalazio guztiak, jendearentzako irekiak izan edo ez:

a) Enpresa, fabrikazio, artisautza, eraikuntza, merkataritza edo zerbitzuetako jarduera bati lotua egotea.

b) Aipatu jarduera horiek egin gabe ere, haien lagungarriak edo osagarriak izatea, edo haietatik etekinak edo aprobetxamenduak ateratzea (biltegiak, artxiboak, etab.).

Salbuespenak

5. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasaren ordainarazpenean ez da inolako salbuespen edo hobaririk emanen.

Subjektu pasiboa

6. artikulua. Tasa hauetako subjektu pasiboak dira, pertsona fisiko edo juridikoak eta beste entitate batzuk, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomiko edo ondare bereizi bat eratzen badute eta ordenantza honetako 4. artikuluan aipatzen diren establezimenduetako bat ustiatzen badute zuzenean. Jarduera sailkatuen lizentzien tasa jarduera sailkatuen lizentziak tramitatu beharra dutenetan baizik ez zaie eskatuko aitzineko paragrafoetako subjektu pasiboei, 4/2005 Foru Legeari eta gai hori aipatzen duten hurrengo legeei jarraikiz.

7. artikulua. Zergadunen ordezkoak izanen dira establezimendu edo lokal horien jabeak, eta haiek, horrela behar bada, egiten den edo egiteko asmo den jardueraren titularrei pasatzen ahalko dizkiete kuotak.

Zerga-oinarria

8. artikulua. Zerga-oinarria da jarduera egiten den lokalaren azalera. Lokalak sotoa izanez gero, hura kontatuko da %50 murriztuta. Beheko solairuaz bertzeko solairuen azalera kontatuko da %25 murriztuta.

Tributu-kuota

9. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, zerga oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio, hurrengo artikuluan xedatutakoari jarraituz.

10. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, ondoko tarifa hauek aplikatuko dira:

1. Jarduera lizentziak:

4A, 4B eta 4C eranskinetako jarduera sailkatua: 276,88 euro.

4D eranskineko jarduera sailkatua: 207,66 euro.

2. Irekitzeko lizentziak: Establezimenduak berritik paratzea.

1. taula

? 8.50 m²

100eraino

100 m²

200eraino

200 m²

500eraino

213,50 euro

3,39 euro/m²

383,00 euro

3,07 euro/m²

690,00 euro

2,8833

euro/m²

500 m²

1.000raino

1.000 m²

2.000raino

2.000 m²

> 2.000 m²

1.555,00 euro

2,51 euro/m²

2.810,00 euro

2,27 euro/m²

5.080
euros

2,14 euro/m²

1. taula honetan adierazten diren tasen barnean ikustaldi bat sartzen da, eta dagokion txostena; aparteko ikustaldiak 2. taularen arabera kontatuko dira.

2. taula

200 m²-raino

201etik 1.000 m²-raino

1.001etik 2.000 m²-raino

2.001 m²-tik goiti

69,22

euro/ikustaldia

103,83

euro/ikustaldia

138,44

euro/ikustaldia

207,66

euro/ikustaldia

Lizentzien berrikuspenak: taula honetatik ateratzen diren tasak %50 murriztuko dira.

3. Jarduera handitzea (jarduerarako lizentzia eta irekitzekoa):

Jarduera handitzeagatik, berritik paratzen diren establezimenduen tarifa berak ordainduko dira zergatako.

4. Titulartasuna aldatzea:

164,01 euro ordainduko dira, hura luzatzeko udal eskubideengatik, gehi 2. tailan arestian zehaztu diren tasak, ikustaldiagatik.

Iragarkiaren kodea: L0910497