39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FUNES

Arau Subsidiarioetako aldaketa. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2009ko otsailaren 26an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Funesko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualaren proiektua, 410. lurzatiari dagokiona 2. poligonoan. Hiri lurzorua handituko da aipatu lurzatia hala bilakatuta, oztopo arkitektoniko gabeko familia bakarreko etxebizitza eraikitzeko. Horrela, familia unitateko kide bat, %102ko elbarritasun larria duena Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriaren Departamentuaren arabera, behar bezala zaintzen lagunduko da. Lurzatiak badu ibilgailuentzako sarbidea, baita oinezkoentzat ere, eremu publikotik; galtzadak zoladura du eta ura husteko sistema ere bai; hortaz, orube bihurtzeko, nahikoa litzateke obra osagarri batzuk egitea ondoko hornidura sareei eta energia elektrikoari lotzeko eta lurzatiaren pareko espaloian zintarria jartzeko; horrenbestez, ez dago legezko oztoporik hiri-lurzoru finkatu gisa sailkatzeko. Gainera, Udalak interesik ez duenez gero lurzati horretako etxebizitzen %50 babes ofizialekoak izan daitezen, kontseilariak betebehar hori baliogabetzea planteatzen da aldaketaren dokumentuan hala onetsita; hori guztia, Amaia García Yanguas eta Tasio Mendoza Erice arkitektoek prestatutako proiektuaren arabera.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Bitarte horretan espedientea interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2005 Foru Legearen 79. eta 80. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz.

Funesen, 2009ko martxoaren 3an.-Alkate udalburua, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0911305