39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FUNES

2009ko ekitaldiko ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena

Funesko Udalak, 2008ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen ordenantza fiskalak aldatzeko espedientea hasiera batean onestea, 2009ko ekitaldirako tarifak aldatu direla-eta.

Erabakia 2009ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 9an, eta jendaurrean egon bitartean inork ez du erreklamaziorik egin. Hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ordenantza horietako aldaketa behin betikoz onetsi da eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da. Hona hemen ordenantza horien espedienteetako aldaketak:

A. Aldaketak ordenantza hauetako tasetan:

1. Estolderia eta hondakin uren arazketa zerbitzuaren tasa.

-Tarifa hauek kendu dira:

a) Hustubideen harguneak estolderia sarean: 90,15 euro.

b) Uren eta hustubideen harguneak, Udalak jadanik eginak Alde Zaharreko orubeko zolan: 240,40 euro.

-Aldatu da honi dagokion tarifa: hargune berriak eraikin berrietako ur eta ur beltzen sarean:

a) 5 m-ra arte: 1.200,00 euro.

b) 5 m baino gehiago: 1.200,00 euro, gehi materialaren soberakina, soberakin horren materialak eragindako kostuan.

2. Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak

-Gau eta eguneko pasabideak:

  • Urteko tasa: 75,00 euro.
  • Ezartzea: 25,00 euro.

3. Hilerria erabiltzeko eta zerbitzuak hartzeko tasak.

-Tarifa handitu da:

  • Ehorzketak: 75,00 euro.
  • Hobitik ateratzea: 75,00 euro.
  • Lekualdatzea ireki behar den hobira: 75,00 euro.

4. Ur horniduraren tasa.

-Tarifa hauek aplikatuko dira:

  • Etxeko erabilerarako hornidura: 0,39 euro/m³ kontsumitua.
  • Kaltziogabetzea: 0,76 euro/m³..
  • Hornidurako hargunea: 200,00 euro. (Uraren kontagailua sartu da zenbatekoan).

5. 0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako Ikastetxeko zerbitzuen tasa.

Nafarroako Gobernuak zerbitzu horretarako 2008/2009 ikasturterako ezarri dituen tasak finkatu dira.

B. Funesko Udaleko Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren bitartez (DBLO) ekartzen ari da gure herrira Datuak babestearen gainean Europako Batasunean dagoen legeria. Horrek indarrik gabe utzi zuen aurrekoa, erran nahi baita, Datu pertsonalen tratamendu automatizatua arautzen duen abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.

Delako DBLOak xedea du pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak eta bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra bermatu eta babestea datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei aplikatzekoa da, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten erabilera mota guztiei ere.

Gisa honetara, datu pertsonalak bildu, biltegiratu edo tratatzen dituzten pertsona, enpresa edo entitate guztiek bete beharko dituzte halako betebehar eta neurri batzuk. Horiek DBLOan arauturik daude, baita lege organikoa garatzeko erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ere.

Alde horretatik, DBLOaren 9. artikuluak ezartzen du fitxategiaren edo tratamenduen arduradunek duten betebeharra segurtasun neurri tekniko eta antolamenduzko guztiak hartzeko, "datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta haiek aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu eta eskuratzea eragozteko, kontuan harturik teknologiaren egoera, bilduriko datuen nolakoa eta izan ditzaketen arriskuak, bai gizakien ekintzen aldetik, bai ingurunearen aldetik ere''.

DBLOaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzen ahalko dira xedapen orokor baten bidez bakarrik, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratu ondoan.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

-Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

-Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

-Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa.

-Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarrenendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

-Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

-Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

-Eskatzekoak diren segurtasun neurriak, oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak direla.

Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, eta nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Funesko Udalak.

Fitxategi horiek babesaren arloko legeriara egokitu beharrak eta horiek sortzeko xedapen orokor bat eman beharrak ekarri dute ondotik ematen den ordenantzaren onespena.

Halaber, legeriaren berrikuntzek eta fitxategiak erabiltzen dituzten informazio sistemetako aldaketek behartu dute ondotik zehazten diren fitxategiak kentzera.

Lehenbizikoa.-Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatutako fitxategi hauek kentzea:

-Katastroa, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 1943280308.

Fitxategi honetako datu pertsonalak izen bereko fitxategi sortu berrira aldatu dira.

-Zirkulazioa, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 1943280310.

Fitxategi honetako datu pertsonalak izen bereko fitxategi sortu berrira aldatu dira.

-Fiskalak, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 1943280307.

Fitxategi honetako datu pertsonalak bertze fitxategi sortu berri batzuetara aldatu dira, hain zuzen ere, udal zerga eta tasa guztiak kudeatu eta biltzeko helburua duten hauetara: JEZ, Zirkulazioa, Lizentziak eta Baimenak, Katastroa, Gainbalioak.

-BUE, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 1943280311.

Fitxategi honetako datu pertsonalak Biztanleen Errolda izeneko fitxategi sortu berrira aldatu dira.

-Diru-bilketa, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 1943280892.

Fitxategi honetako datu pertsonalak bertze fitxategi sortu berri batzuetara aldatu dira, hain zuzen ere, udal zerga eta tasa guztiak kudeatu eta biltzeko helburua duten hauetara: JEZ, Zirkulazioa, Lizentziak eta Baimenak, Katastroa, Gainbalioak.

-Erregistroa, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 1943280309.

Fitxategi honetako datu pertsonalak Sarrera-irteeren Erregistroa izeneko fitxategi sortu berrira aldatu dira.

Bigarrena.-Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

-Katastroa:

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: katastroa mantentzea: kontsultak egitea eta ziurtagiriak luzatzea. Landalurraren eta hirilurraren gaineko kontribuzioaren diru-bilketa.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, udal bulegoetan eskriturak entregatzean, edo notariotzek, eskrituren zerrenden berri ematean.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: katastroko ondasunen titularrak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa (Udalen Kudeaketa Integrala).
  • Datuen komunikazioa: bidezko interesa dutenei (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 8.2 artikulua) eta hainbat pertsona eta entitateri, 12/2006 Legearen 43 eta 44. artikuluan araututakoaren arabera.
  • Organo arduraduna: Funesko Udala.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Funesko Udala.
  • Segurtasun maila: ertaina.

-Hilerria:

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: hilerriaren kudeaketa: kontzesioen kontrola, nitxoen titularrak eta zenduak, eta titularraren kontura diren ordainagiriak.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien ordezkariek ematen dituzte datuak, arduradunarekin Herriko Etxean elkarrizketa eginda.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: nitxo eta hilobien titularrak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, heriotzaren data.
  • Bertzelako datuak: nitxo zenbakia.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
  • Datuen komunikazioa: ez da eginen.
  • Organo arduraduna: Funesko Udala.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Funesko Udala.
  • Segurtasun maila: oinarrizkoa.

-0-3 urtekoendako ikastetxea

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: 0-3 urtekoendako ikastetxearen kudeaketa.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien ordezkariek ematen dituzte, inprimakien bidez plaza eskaera eta matrikula betetzean.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: ikastetxean inskribaturiko haurrak eta haien aita-amak. Plaza eskatzen dutenak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa, Gizarte Segurantzako zenbakia, sinadura.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Osasun arloko datuak.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, behar diren tasak kobratzeko. Lanpostuen administrazioa, baremoak, paperezko euskarriko matrikulak.
  • Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari.
  • Organo arduraduna: Funesko Udala.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Funesko Udala.
  • Segurtasun maila: handia.

-Zirkulazioa:

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: ibilgailuen erregistroa mantentzeko lanak eta zirkulazio zergaren diru-bilketa.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak etortzen dira Trafiko Zuzendaritza Nagusitik, euskarri informatikoen bidez, eta gestorietatik, posta arruntaren bidez.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: udalerrian erregistratutako ibilgailuen titularrak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa.
  • Datuen komunikazioa: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei eta Gizarte Segurantzako organismoei, aldez aurretik eskatuta.
  • Organo arduraduna: Funesko Udala.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Funesko Udala.
  • Segurtasun maila: ertaina.

-Kontabilitate publikoa

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udalarekin harreman ekonomiko eta fiskalak izan dituzten horien datu pertsonalak bildu eta altxatzea. Kontabilitate publikoa eramateko erabiliko dira datuak.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, kontabilitateko dokumentu egokiaren bidez.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: kontabilitate ekitaldian Udalarekin harremana duten hirugarrenak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NAN/IFZ.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
  • Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko departamentuari eta Comptos Ganberari.
  • Organo arduraduna: Funesko Udala.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Funesko Udala.
  • Segurtasun maila: oinarrizkoa.

-Herrilurrak:

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: Funesko udal mugapeko herrilurretako ondasunen aprobetxamenduak esleitu, mantendu eta horien diru-bilketa egitea.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: esleipenean interesaturik daudenek berek ematen dituzte datuak, onuradun izateko behar diren baldintzen ziurtagiriak aurkezturik.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: herrilurren aprobetxamenduen onuradunak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
  • Datuen komunikazioa: ez da eginen.
  • Organo arduraduna: Funesko Udala.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Funesko Udala.
  • Segurtasun maila: ertaina.

-JEZ:

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: JEZa ordaindu behar dutenen datu pertsonalak biltzea. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga idatziz jasotzeko, kobratzeko eta ziurtagiriak luzatzeko erabiliko da.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien ordezkariek emanen dituzte, behar den inprimakiaren bidez.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: JEZaren mendeko enpresetako profesional, titular edo ordezkariak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, NAN/IFZ.
  • Merkataritza arloko datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Bertzelako datuak: alta edo bajaren data.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
  • Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari eta Nafarroako Erriberagoiengo Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitatea.
  • Organo arduraduna: Funesko Udala.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Funesko Udala.
  • Segurtasun maila: ertaina.

-Lizentziak, baimenak eta kontzesioak:

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: lizentziak, baimenak eta kontzesioak eskatzen dituztenen datu pertsonalen fitxategia. obra lizentziak, irekitzeko lizentziak edo jarduerarako lizentziak eta administrazioaren bertze baimen eta kontzesio batzuk kudeatu eta kontrolatzea.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, behar den eskaeraren bidez.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: lizentzia, baimen eta kontzesioen eskatzaileak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, NAN/IFZ.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Merkataritza arloko datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Osasunari buruzko datu bereziki babestuak.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
  • Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari.
  • Organo arduraduna: Funesko Udala.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Funesko Udala.
  • Segurtasun maila: handia.

-Biztanleen errolda

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: biztanleen erroldako datu pertsonalak biltzea eta eguneratzea. Datuak eguneratzeko, ziurtagiriak lurzatitzeko eta estatistikak prestatzeko erabiliko da.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte datuak, erroldan sartzeko edo bertako datuak aldatzeko inprimakien bidez.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Funesko Udaleko biztanleak eta bertan bizilekua dutenak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta-helbidea, NAN/IFZ, telefonoa, pasaportea, egoitza-txartela.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Datu akademiko eta profesionalak.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
  • Datuen komunikazioa: Estatistikaren Nazio Erakundeari, Nafarroako Gobernuari, bertzelako toki korporazioei eta Segurtasun Indar eta Kidegoei.
  • Organo arduraduna: Funesko Udala.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Funesko Udala.
  • Segurtasun maila: oinarrizkoa.

-Langileak:

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udalaren funtzionario eta langileen datu pertsonalak biltzea. Langileak kudeatzeko erabiliko da: kontratuak, nominak, aseguruak, senda-agiriak eta ezgai-agiriak, administrazio-karrera eta laneko arriskuen prebentzioa.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek berek emanen dituzte, ahoz edo ziurtagiriak aurkeztuz.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Funesko Udalaren zerbitzuko langileak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ, Gizarte Segurantzako zenbakia, telefonoa, sinadura.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.
  • Osasun arloko datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
  • Datuen komunikazioa: Gizarte Segurantzako erakundeei, Nafarroako Enplegu zerbitzuari, Nafarroako Gobernuari.
  • Organo arduraduna: Funesko Udala.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Funesko Udala.
  • Segurtasun maila: oinarrizkoa.

-Gainbalioak:

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: gainbalioaren gaineko zerga ordaindu behar dutenen datu pertsonalak biltzea. Zerga hori kobratzeko erabiliko da.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: zerga ordaindu beharra dakarren kontratuaren egilesleek eta notaritzek emanen dituzte.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: zerga hau ordaintzera behartuta daudenak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NAN/IFZ.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
  • Datuen komunikazioa: ez da eginen.
  • Organo arduraduna: Funesko Udala.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Funesko Udala.
  • Segurtasun maila: ertaina.

-Sarrera-irteeren erregistroa:

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, eskaeren bidez, agiriak eskura emanez edo postaz.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udalera idazki bidez jotzen dutenak eta jakinarazpen ofizialen hartzaileak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
  • Datuen komunikazioa: ez da eginen.
  • Organo arduraduna: Funesko Udala.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Funesko Udala.
  • Segurtasun maila: oinarrizkoa.

-Interesen erregistroa:

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: interesen erregistroa eratu eta kontrolatzea, indarra duen legeriari jarraikiz. Udalbatzako kideen aseguruak.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dizkiote Udaleko idazkariari.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Funesko Udalaren kargu publikoak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.
  • Merkataritza arloko datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarrian.
  • Datuen komunikazioa: Zoruari buruzko Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarria aplikatzetik heldu diren jakinarazpenak.
  • Organo arduraduna: Funesko Udala.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Funesko Udaleko idazkaria.
  • Segurtasun maila: oinarrizkoa.

-Bikote egonkorren erregistroa:

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: ezkondu gabeko bikote egonkor gisa inskribatzeko interesa dutenen datu pertsonalak biltzea. Elkartzea gauzatu dela idatziz jasotzeko eta ziurtagiriak luzatzeko erabiliko da.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, erregistroan izena emateko eskatzeko agertzen direnean.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: ezkondu gabeko bikote egonkorrak, Funesko Udalean erregistratuak daudenak eta bertan helbidea dutenak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Bertzelako datuak: bizikidetza noiz hasi zen eta noiz egin zen inskripzioa.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarrian.
  • Datuen komunikazioa: ez da eginen.
  • Organo arduraduna: Funesko Udala.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Funesko Udala.
  • Segurtasun maila: oinarrizkoa.

-012 Infolocal:

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: posible egitea herritarrei laguntza emateko telefono bidezko zerbitzu bat, haien kudeaketa eta tramiteei kasu egiteko, Udalaren gaineko informazioa nahiz informazio orokorra biltzeko, iradokizunak eta arrangurak aurkezteko eta gaztiguak eta bertzelako zerbitzuak emateko.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek hitzez emanen dituzte.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: telefono bidez laguntza emateko zerbitzua erabili nahi duten guztiak eta Udalaren ekimenez egiten diren gaztigu eta inkesten hartzaileak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
  • Datuen komunikazioa: ez da eginen.
  • Organo arduraduna: Funesko Udala.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Funesko Udala.
  • Segurtasun maila: oinarrizkoa.

-Ura:

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: ur banaketaren tasa eta saneamendu kanona ordaindu behar dituzten pertsona eta entitateen datu pertsonalak biltzea. Hornituriko ura kudeatu eta kobratzeko erabiliko dira datuak.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanen dituzte eskaera egiterakoan.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: datuak uraren tasa eta saneamendu kanona ordaindu behar dituzten pertsonei eta taldeei buruzkoak dira.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Ondasun eta zerbitzuen salerosketa.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
  • Datuen komunikazioa: ez da eginen.
  • Organo arduraduna: Funesko Udala.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Funesko Udala.
  • Segurtasun maila: ertaina.

-Bideozaintza:

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: udal eraikinen segurtasuna.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: kamerak dauden tokietan barna ibiltzen direnen irudien grabaketa.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: kamerak dauden tokietan barna ibiltzen direnak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: irudiak.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
  • Datuen komunikazioa: beharrezkoa izanez gero, Estatuko segurtasun indar eta kidegoei.
  • Organo arduraduna: Funesko Udala.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Funesko Udala.
  • Segurtasun maila: oinarrizkoa.

-Kultura eta Kirola:

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: kirol instalazioen erabiltzaileen eta kirol proba, ikastaro eta probetan parte hartzen dutenen datu pertsonalak biltzea. Instalazioen eta antolaturiko jarduerak kudeatzeko eta tasak kobratzeko erabiliko da.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte datuak, ahoz edo izena emateko inprimakien bitartez.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: instalazioen erabiltzaileak, eta Udalak programalaturiko kirol jardueretan, ikastaroetan, lehiaketetan, norgehiagoketan eta bertzelako kirol, kultur edo aisia jardueretan parte hartzen dutenak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Datu ekonomikoak.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
  • Datuen komunikazioa: ez da eginen.
  • Organo arduraduna: Funesko Udala.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Funesko Udala.
  • Segurtasun maila: oinarrizkoa.

-Piperoen erregistroa:

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: bestetako piperoen erregistroaz arduratzea, halakoak ireki eta mantentzeko eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren kontrolatu beharrez.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte datuak, izena emateko inprimakien bitartez.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: piperoko kideak, aita-amak eta lokalen jabeak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Datu ekonomikoak eta aseguruenak.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
  • Datuen komunikazioa: ez da eginen.
  • Organo arduraduna: Funesko Udala.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Funesko Udala.
  • Segurtasun maila: oinarrizkoa.

-Agenda:

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: arkitektoaren eta bertze kargu batzuen agenda mantendu eta kudeatzea.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek hitzez emanen dituzte..
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: arkitektoarekin edo Udaleko bertze kargudun batzuekin solasaldia izateko interesa dutenak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: izen-deiturak.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
  • Datuen komunikazioa: ez da eginen.
  • Organo arduraduna: Funesko Udala.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Funesko Udala.
  • Segurtasun maila: oinarrizkoa.

-Webguneko datuak:

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: posible egitea herritarrari webgunearen bitartez laguntza ematea, Udalaren gaineko informazioa duen albistegia igortzea eta posta elektronikoaren zerbitzua webgunearen bitartez.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte webgunearen bitartez.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: interesa dutenak aldian behin udalerriaren gaineko informazioa biltzeko, bertze edozein tramite edo argibide puntual eskatzeko edo posta elektronikoaren zerbitzua izateko.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta elektronikoaren helbidea.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
  • Datuen komunikazioa: ez da eginen.
  • Organo arduraduna: Funesko Udala.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Funesko Udala.
  • Segurtasun maila: oinarrizkoa.

-Sarbideen kontrola:

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: udal bulegoetan sartzeko baimena duten pertsonen sarrera fisikoen kontrola.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, inprimaki batean datuak idatzita.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udalaren egoitzetako batean sartzeko baimena eta giltza dituzten pertsonak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: Izen-deiturak
  • Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
  • Datuen komunikazioa: ez da eginen.
  • Organo arduraduna: Funesko Udala.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Funesko Udala.
  • Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Hirugarrena.-Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea sortutako fitxategiak dagokien erregistroan inskriba daitezela Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan.

Funesen, 2009ko otsailaren 10ean.-Alkate udalburua, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0910401