39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

DONEZTEBE

7. sektoreko Plan Partzialeko aldaketa (3. banaketa eremua). Hasierako onespena

Alkatetzaren 2009ko otsailaren 24ko Ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi da Udal Planeko 7. sektoreko Plan Partziala (3. banaketa eremua). Jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin Herriko Etxeko Idazkaritzan eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, 35/2002 Foru Legearen 74.1.a artikuluari jarraikiz.

Indarrik gabe gelditzen dira 7. sektorean (3. banaketa eremua) lurra zatitzeko eta eraikinak egiteko eta eraisteko lizentziak, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Berriz ere indarra hartuko dute Plana behin betiko onesten denean.

Donezteben, 2009ko otsailaren 24an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.

Iragarkiaren kodea: L0911226