39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

DONAMARIA

Udal Planeko aldaketa xehakatua. Behin betiko onespena

Udalak, 2008ko urriaren 31n egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen: hasiera batez onestea Donamariako Udal Planeko aldaketa, Nerea Irazokik eta Miguel Sarrateak sustatua.

Proposatutako aldaketak AA1 eta AA7 jarduketa asistematikoak ukitzen ditu, Donamariako 1. poligonoko 1 eta 15. lurzatietan baitaude, eta azalerak katastroko lurzatien arabera doitzen ditu eta hirigintzako gainerako determinazioak mantentzen.

Espedientea jendaurrean egon zen hilabetez, 2008ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 3koan, probintziako egunkari batean eta iragarki oholean argitaratuta. Epe horretan ez zen erreklamaziorik edo iradokizunik aurkeztu.

Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak adostasun txostena eman dio Udalak hasiera batean onetsitako aldaketari. Espedientea: 2008/514144.

Hori guztia kontuan hartuz eta gaiari buruzko bozketa eginez, Udalak, 2009ko otsailaren 20ko bilkuran, honako hau erabaki du aho batez:

1. Behin betiko onestea Udal Planeko aldaketa, Nerea Irazokik eta Miguel Sarrateak sustatua.

2. Behin betiko onespen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Onetsitako aldaketari buruzko dokumentuaren ale bat igortzea, behar bezala eginbidetua, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura (81.3 artikulua, 35/2002 Foru Legea).

Donamarian, 2009ko martxoaren 2an.-Alkatea, Rikardo Sagaseta Andiarena.

Iragarkiaren kodea: L0911368