39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CINTRUÉNIGO

Udal ordenantza, Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko.
Behin betiko onespena

Cintruenigoko Udalak, 2008ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Datu pertsonalen fitxategien sorrera arautzen duen ordenantza. Hura 2009ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 14an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2009ko otsailaren 25ean.-Alkatea, Adolfo Navascués Navascués.

Datuen babesaren gaineko araudiaren
aplikazioa Cintruenigoko Udalean

ORDENANTZA, CINTRUENIGOKO UDALEAN
DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK SORTZEKO

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren bitartez (DBLO) ekartzen ari da gure herrira Datuak babestearen gainean Europako Batasunean dagoen legeria. Horrek indarrik gabe utzi zuen aurrekoa, erran nahi baita, Datu pertsonalen tratamendu automatizatua arautzen duen abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.

Delako DBLOak xedea du pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak eta bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra bermatu eta babestea datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei aplikatzekoa da, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten erabilera mota guztiei ere.

Gisa honetara, datu pertsonalak bildu, biltegiratu edo tratatzen dituzten pertsona, enpresa edo entitate guztiek bete beharko dituzte halako betebehar eta neurri batzuk. Horiek DBLOan arauturik daude, baita lege organikoa garatzeko erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ere.

Alde horretatik, DBLOaren 9. artikuluak ezartzen du fitxategiaren edo tratamenduen arduradunek duten betebeharra segurtasun neurri tekniko eta antolamenduzko guztiak hartzeko, "datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta haiek aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu eta eskuratzea eragozteko, kontuan harturik teknologiaren egoera, bilduriko datuen nolakoa eta izan ditzaketen arriskuak, bai gizakien ekintzen aldetik, bai ingurunearen aldetik ere''.

DBLOaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzen ahalko dira xedapen orokor baten bidez bakarrik, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratu ondoan.

1720/2007 Errege Dekretuaren 54. artikuluak dio zein izan behar den xedapenaren edukia:

-Fitxategiaren edo tratamenduaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

-Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein pertsona talderengandik erdietsi nahi diren edo zein pertsona talde dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien jatorria.

-Fitxategiaren egitura oinarrizkoa. Horretarako, honako hauen deskripzio xehea eginen da: identifikazio datuak eta, halakorik bada, datu bereziki babestuak, baita bertan sarturik dauden datu pertsonalen gainerako kategoriak eta haien antolaketan erabilitako tratamendu sistema ere.

-Datuen komunikazio aurreikusiak eta, halakorik bada, zehaztea nori emanen zaizkien datuen berri eta haien kategoria.

-Hirugarren herrietara aurreikusirik dauden datuen nazioarteko transmisioak eta, halakorik bada, zehaztea zein herritara joanen diren.

-Zein organok duen fitxategiaren ardura.

-Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

-Eskatzekoa den segurtasun maila: oinarrizkoa, ertaina edo handia.

Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Cintruenigoko Udalak.

Fitxategi horiek babesaren arloko legeriara egokitu beharrak eta horiek sortzeko xedapen orokor bat eman beharrak ekarri dute ondotik ematen den ordenantzaren onespena.

Lehenbizikoa.-Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatutako fitxategi hauek kentzea:

-Katastroa, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 1943280400.

Fitxategi honetako datu pertsonalak izen bereko fitxategi sortu berrira aldatu dira.

-Zirkulazioa, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 1943280398.

Fitxategi honetako datu pertsonalak izen bereko fitxategi sortu berrira aldatu dira.

-Fiskalak, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 1943280399.

Fitxategi honetako datu pertsonalak bertze fitxategi sortu berri batzuetara aldatu dira, hain zuzen ere, udal zerga eta tasa guztiak kudeatu eta biltzeko helburua duten hauetara: JEZ, Zirkulazioa, Lizentziak eta Baimenak, Katastroa.

-BUE, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 1943280396.

Fitxategi honetako datu pertsonalak Biztanleen Errolda izeneko fitxategi sortu berrira aldatu dira.

-Diru-bilketa, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 1943280908.

Fitxategi honetako datu pertsonalak bertze fitxategi sortu berri batzuetara aldatu dira, hain zuzen ere, udal zerga eta tasa guztiak kudeatu eta biltzeko helburua duten hauetara: JEZ, Zirkulazioa, Lizentziak eta Baimenak, Katastroa.

-Erregistroa, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 1943280397.

Fitxategi honetako datu pertsonalak Sarrera-irteeren Erregistroa izeneko fitxategi sortu berrira aldatu dira.

Bigarrena.-Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri
hauekin.

Harremanen agenda.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: administrazio lanak erraztea, bereziki hirugarrenekiko komunikazioak.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunak berak emanda edo, Udalarekiko joan-etorrietan, posta elektronikotik bidaliz.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: harremanetarako pertsonak, Udaleko edozein alorrekin joan-etorriren bat dutenak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, faxa.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Organo arduraduna: Cintruenigoko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cintruenigoko Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Katastroa.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: katastroa mantentzea: kontsultak egitea eta ziurtagiriak luzatzea. Landalurrekon eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren diru-bilketa.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, inprimakien bidez edo interesdunak dokumentazioa udal bulegoetan aurkeztuta, baita eskrituren zerrenda ematen duten notaritzetatik etorrita ere.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: katastroko ondasunen titularrak, errentariak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
  • Inguruabar sozialen datuak
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, Udal kudeaketaren aplikazioaren bidez, eta paperean.

-Datuen komunikazioa: bidezko interesa dutenei (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 8.2 artikulua) eta hainbat pertsona eta entitateri, 12/2006 Legearen 43 eta 44. artikuluan araututakoaren arabera.

-Organo arduraduna: Cintruenigoko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cintruenigoko Udala.

-Segurtasun maila: ertaina.

Hilerria.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: hilerriaren kudeaketa: kontzesioen kontrola, nitxoen titularrak eta ehortziak, eta titularraren kontura diren ordainagiriak.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien ordezkariek edo bertze pertsona fisiko batzuek emanda, Udalean horren arduraduna duenarekin elkarrizketa eginda.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: nitxo edo hilobien titularrak eta ehortziak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, Udal kudeaketaren aplikazioaren bidez, eta paperean.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Organo arduraduna: Cintruenigoko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cintruenigoko Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

0-3 urtekoendako ikastetxea.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: 0-3 urtekoendako ikastetxearen kudeaketa.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek, plaza eskatzeko eta matrikula gauzatzeko inprimakiak beterik.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: ikastetxean inskribaturiko haurrak eta haien aita-amak. Plaza eskatzen dutenak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa, Gizarte Segurantzako zenbakia, sinadura.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Osasun arloko datuak.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, kuotak kobratzeko, eta paperean.

-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari.

-Organo arduraduna: Cintruenigoko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cintruenigoko Udala.

-Segurtasun maila: handia.

Zirkulazioa.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: ibilgailuen erregistroa mantentzeko lanak eta zirkulazio zergaren diru-bilketa.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak Trafiko Zuzendaritza Nagusitik etortzen dira, altak gestorien bitartez igortzen baititu.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: udalerrian erregistratutako ibilgailuen titularrak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, Udal kudeaketaren aplikazioaren bidez.

-Datuen komunikazioa: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei eta Gizarte Segurantzako organismoei, aldez aurretik eskatuta.

-Organo arduraduna: Cintruenigoko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cintruenigoko Udala.

-Segurtasun maila: ertaina.

Herrilurrak.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: herrilur, belar eta larreen titularren kudeaketa eta kobrantza egitea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, herrilurren eskabidea egitean.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: herrilurretako lurzatiren bat edo belarrak esleiturik dituzten bizilagunak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa.
  • Inguruabar sozialen datuak

-Tratamendurako erabilitako sistema: paperean eta automatizatua.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Organo arduraduna: Cintruenigoko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cintruenigoko Udala.

-Segurtasun maila: ertaina.

Aurrekontuen kontabilitate publikoa.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: kontabilitate publikoa eta aurrekontuena eramatea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek edo haien ordezkariek emanda, kontabilitateko agiriak aurkeztuta.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: kontabilitate ekitaldian Udalarekin harremana duten hirugarrenak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari (Toki Administrazioko Departamentua), Comptos Ganberari eta bidezko interesa dutenei.

-Organo arduraduna: Cintruenigoko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cintruenigoko Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Deialdiak.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: lanpostuak betetzeko deialdiak gauzatzea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, deialdietan parte hartzeko behar den dokumentazio guztia udal bulegoetan utzita.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udaleko lanposturen bat bete beharrez, probaren batera aurkezten diren lan eskatzaileak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa.
  • Osasun arloko datuak.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Datu akademiko eta profesionalak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarrian.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Organo arduraduna: Cintruenigoko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cintruenigoko Udala.

-Segurtasun maila: handia.

Kultura eta Kirola.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udalerriko kultur eta kirol jarduerak antolatu erta gauzatzea, eta horretarako diru laguntzak kudeatzea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, Udalak antolatzen dituen jardueretariko batean izena emanda.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: programaturiko jardueretariko batean parte hartzen duen edonor. Diru laguntza eskatzen dutenak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, sinadura, irudia, telefonoa.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua eta paperean.

-Datuen komunikazioa: hedabideei.

-Organo arduraduna: Cintruenigoko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cintruenigoko Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Udal enplegatuak.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udaleko langileen kudeaketa: kontratuak, nominak, gizarte aseguruak, laneko arriskuen prebentzioa, aseguruak, orduen kontrola.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, lan harremana mantentzeko behar den dokumentazioa uztita.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Cintruenigoko Udaleko enplegatuak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa, Gizarte Segurantzako zenbakia, sinadura.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Enpleguko xehetasunei buruzko datuak.
  • Osasun arloko datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: Gizarte Segurantzako erakundeei, ogasun publikoari eta zerga administrazioari, aseguru entitateei

-Organo arduraduna: Cintruenigoko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cintruenigoko Udala.

-Segurtasun maila: handia.

Musika Eskola.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: Musika Eskolaren kudeaketa. Eskola hartzen duten ikasleak eta dagokien kuoten kobrantza.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek emanda, inprimakien bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Musika eskolako ikasleak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak
  • Datu akademiko eta profesionalak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: Foru Komunitateko bertze organo batzuei.

-Organo arduraduna: Cintruenigoko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cintruenigoko Udala.

-Segurtasun maila: ertaina.

JEZ.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: jarduera ekonomikoen gaineko zerga kudeatzea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, JAZean alta egiteko eskaria egiten dutenean.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: udalerrian lanbide edo enpresa jarduerak dituzten pertsonak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ, altaren edo bajaren data.
  • Merkataritza arloko datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuari.

-Organo arduraduna: Cintruenigoko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cintruenigoko Udala.

-Segurtasun maila: ertaina.

Industria.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: industrialdearen kudeaketa eta Inbertsiorako eta finantza laguntzen toki erakundearen planaren garapena.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, eskabideetan eta galdatzen den dokumentazioan ezarritako datuen bitartez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: industrialdeetan lurra eskatzen dutenak eta finantza laguntzen eskatzaile nahiz onuradunak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ, Gizarte Segurantzako zenbakia, sinadura.
  • Merkataritza arloko datuak.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: notariotzei.

-Organo arduraduna: Cintruenigoko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cintruenigoko Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Lizentziak eta baimenak.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: obra lizentziak, irekitzeko lizentziak edo jarduerarako lizentziak eta administrazioaren bertze baimen eta kontzesio batzuk kudeatu eta kontrolatzea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, dagokien eskabidean beren datuak erregistratuta.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: lizentzia, baimen eta kontzesioen eskatzaileak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ.
  • Merkataritza arloko datuak.
  • Inguruabar sozialen datuak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: Foru Komunitateko bertze organo batzuei.

-Organo arduraduna: Cintruenigoko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cintruenigoko Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Biztanleen errolda.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: biztanleen udal erroldaren kudeaketa egitea. Ziurtagiriak. Estatistika publikoa.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, erroldan alta egiteko eskaria aurkezturik.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: udalerriko bizilagunak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ, pasaportea, egoitza-txartela.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Datu akademiko eta profesionalak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: EIN, toki administrazioko bertze organo batzuk, segurtasun indar eta kidegoak.

-Organo arduraduna: Cintruenigoko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cintruenigoko Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Gainbalioak.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: hirilurren balio igoeraren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren kudeaketa eta kontrola.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda eta notariotzek eskriturak ekarrita.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: zerga hau ordaintzera behartuta daudenak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, zeren aldetik diharduen.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Organo arduraduna: Cintruenigoko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cintruenigoko Udala.

-Segurtasun maila: ertaina.

Udaltzaingoa.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udaltzaingoaren esku-hartze guztien kudeaketa informatizatua: aktak, gaztiguak, txostenak, etorkinen kontrola, salaketen tramitazioa etab.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek, bertze pertsona fisiko batzuek eta administrazio publikoek emanda. Bilketa egiteko prozedura ahozkoa izan daiteke, inprimakien bidez edo bertze administrazio batzuek jasotako jakinarazpenen bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udaltzaingoaren esku-hartzeren batekin ikusteko duten pertsona guztiak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Arau-hauste penalei buruzko datuak.
  • Arau-hauste administratiboei buruzko datuak.
  • Osasun arloko datuak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: organo judizialei, Foru Komunitateko bertze organo batzuei, bertze toki entitateei, segurtasun indar eta kidegoei, bidezko interesa dutenei.

-Organo arduraduna: Cintruenigoko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cintruenigoko Udaltzaingoa.

-Segurtasun maila: handia.

Sarrera/Irteera erregistroa.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek, haien ordezkariek edo administrazio pubikoek emanda. Bide desberdinak erabilirik Udalean sartzen diren agirietatik biltzen dira datuak.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udalarengana idatziz jotzen dutenak eta komunikazio ofizialen hartzaileak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, data.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Organo arduraduna: Cintruenigoko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cintruenigoko Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Bikote egonkorren erregistroa.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaz arduratzea. Ziurtagiriak.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, erregistroan sartzeko eskaera aurkezten dutenean.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: ezkondu gabeko bikote egonkorrak, Cintruenigoko Udalean erregistratuak eta helbideratuak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: manual.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Organo arduraduna: Cintruenigoko Udaleko Idazkaritza.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cintruenigoko Udaleko Idazkaritza.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Interesen erregistroa.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udalbatzako kideen ondareko ondasunak eta bateraezintasunerako izan daitezkeen arrazoiak deklaratzeko erregistroa eta haien jardueren erregistroa eratzea. Udalbatzako kideen aseguruak.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, erregistroetako agirietan datuak jarrita.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Cintruenigoko Udaleko Udalbatzako kideak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Datu akademiko eta profesionalak.
  • Enpleguko xehetasunei buruzko datuak.
  • Merkataritza arloko datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarrian.

-Datuen komunikazioa: zuzeneko bidezko interesa dutela frogatzen duten guztiei, eta Lurzoruari buruzko maitzaren 28ko 8/2007 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarriaren eta etorkizuneko bertze xedapen batzuen aplikazioaren ondorioz izan daitezkeen lagapenak.

-Organo arduraduna: Cintruenigoko Udaleko Idazkaritza.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cintruenigoko Udaleko idazkaritza.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Zehapenak eta Isunak.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: isun eta zehapenen kudeaketa eta tramitazioa, udalerriaren eskumemen esparruan egindako arau-hausteengatik abiarazitako espedienteetan.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek, udaltzainek edo bertzelako segurtasun indar eta kidegoek emanda.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: zehapen edo isun espediente batean agertzen den edonor.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Merkataritza arloko datuak.
  • Osasun arloko datuak.
  • Arau-hauste administratiboei buruzko datuak.
  • Arau-hauste penalei buruzko datuak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: organos judizialei eta segurtasun kidego eta indarrak.

-Organo arduraduna: Cintruenigoko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cintruenigoko Udala.

-Segurtasun maila: handia.

Enplegu Zerbitzua.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udalaren enplegu zerbitzua.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: Zerbitzura enplegu eske etortzen diren interesdunek berek emanda, inprimakien bitartez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: enplegu eskatzaile eta Zerbitzuaren erabiltzaileak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Datu akademiko eta profesionalak.
  • Enpleguko xehetasunei buruzko datuak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: langileak eskatzen dituzten enpresa edo entitateak.

-Organo arduraduna: Cintruenigoko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cintruenigoko Udaleko Enplegu Zerbitzua.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Bideozaintza.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: bideozaintza, segurtasun afereterako.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: ukituek berek emanda, irudien grabazioaren bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: kamerak dauden tokietan barna ibiltzen direnak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: Irudiak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen, organo judizialek edo Estatuko segurtasun kidego eta indarrek errekerimendu egin ezean.

-Organo arduraduna: Cintruenigoko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cintruenigoko Udaltzaingoa.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Hirugarrena.-Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea sortutako fitxategiak dagokien erregistroan inskriba daitezela Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan.

Cintruenigon, 2008ko .............................aren .....................(e)an.

Iragarkiaren kodea: L0910905