39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BURLATA

Kulturako eta Jaietako Patronatuaren Estatutuak berrikustea
eta aldatzea. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2008ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Kulturako eta Jaietako Patronatuaren Estatutuak berrikustea eta aldatzea. Hura 2009ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 5ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ordenantza honek oso-osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan hartuko du indarra eta izanen ditu ondorio juridikoak, toki entitateen egintza edo erabakiak indargabetzeko Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioek duten eskumena erabiltzeko epea iragandakoan.

Burlatan, 2009ko otsailaren 13an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

BURLATAKO UDALAREN KULTURAKO ETA JAIETAKO PATRONATUAREN ESTATUTUAK

Aitzinsolasa

Kulturako Patronatuaren Zuzendaritza Batzordeak, ikusirik Kulturako eta Jaietako Patronatuaren estatutuak eguneratu beharra, 1985eko otsailaren 21eko osoko bilkuran onetsi baitziren, artikuluak aldatu eta berrikusi ditu, legeari eta Kulturako eta Jaietako Patronatuaren egungo barne antolaketari jarraikiz, 2008ko azaroaren 3an.

Sarrera

Burlatako Udalak eta Burlatako kultura eta arte taldeek Patronatu hau berendako sortzea erabaki dute, Burlatan kultur ekintza sustatzen segitu behar baita, partaidetza eta desezentralizazio bideratu gabea haien ezaugarriak izanik.

Udalak Patronatuaren eskura utziko ditu bere teknikariak, lokalak (Kultur Etxea, etab.) eta posible den materiala , Patronatu horrek programatzen duen kultur jarduera ahalik eta hobekien gauzatzeko.

I. TITULUA

Xedea, izaera, eginkizunak

1. artikulua. Burlatako Kulturako eta Jaietako Patronatua, Udalak 1985eko otsailaren 21ean hartutako erabakiaren bidez sortu baitzen, toki mailako erakunde autonomo gisa eratu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192.2 b) eta 196. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 85.2.A.b) artikuluan xedatuari jarraikiz.

2. artikulua. Eratu du kultura eta kultur adierazpide guztiak, jaietakoak barne, gaztelaniaz nahiz euskaraz, zabaldu eta garatzen lagundu beharrez, herritar orok aukera izan dezan ondasun preziatu horretaz gozatzeko.

3. artikulua. Udal El Patronatua, beraz, zuzenbide publikoko entea da, Udalarena, eta izaera juridiko bereki eta burujabea duena, Burlatako Udalak sortua kulturan dituen interesak modu deszentralizatuan kudeatu beharrez. Gaitasun juridikoa izanen du agintari, erakunde eta partikularren aitzinera agertzeko, bere xedeak bete beharrez, bai eta ekintza administratibo eta jurisdikzionalei ekiteko edo bere interesen defentsan auzitaratu gisa agertzeko ere. Bere autonomiagatik ere, Udalaren begirapean ariko da, harena baita Patronatuaren gorengo zuzendaritza eta geriza, indarra duen araudiarekin eta estatutu hauekin bat.

4. artikulua. Patronatua denbora mugagaberako eratu da, eta desegiten ahalko eta iraungirik gelditu estatutu hauetan eta indarra duen araudian aureikusten den gisan.

5. artikulua. Patronatuak ahalmena du zernahi egintza egiteko, 2. artikuluan adierazi diren xedeak betetzearren. Irabazi asmoa ez da horietariko bat izanen. Hona hemen haren eginkizunak:

1.-Hitzarmenak eta kontratuak sinatzea.

2.-Lanabesak eta tresnak erostea, ez ordea higiezinak, baita horiek besterentzea ere, bidezko bada.

3.-Estatuari, korporazio publikoei eta erakunde pribatuei diru-laguntzak eta bertzelako laguntzak eskatzea.

4.-Kulturako eta Jaietako Patronatuaren plantilla organikoa proposatzea, Burlatako Udalak osoko bilkuran onets dezan.

5.-Kulturako eta Jaietako Patronataren urteko aurrekontua proposatzea, Burlatako Udalak osoko bilkuran onets dezan.

6.-Irizpide argi eta eraginkorrak ezartzea, honako hauen den bezainbatean:

6.1. Burlatako kultur programazio eta garapena sustatzea era bertako kultur programazioa eta jaietakoa antolatzea.

6.2. Kultur jardueretarako diru-laguntzak.

6.3. Kultur hitzarmeneratarako oinarriak.

6.4. Gizarte etxeak eta lokal publikoak kultur jardueretarako erabiltzeko irizpideak.

7.-Udalaren beraren barnean kultura eta esparru horri eragiten dioten pertsona fisiko edo juridikoak koordinatzea, bereziki beren jarduketa eremua kulturaren arloaarekin loturak dituzten departamentuekin.

8.-Jardueren gainean urteko txostena baloratu eta onestea.

9.-Kanpokoekin ere koordinatzea, bertzeak bertze kulturaren eta irakaskuntzaren entitateekin, Vianako Printzearekin, erkidego autonomoekin, ministerioen delegazioekin eta Nafarroako Gobernuarekin.

10.-Kultur trukeak bultzatzea.

11.-Folklore, musika edo antzeri talde mota guztiak sustatzea.

II. TITULUA

Ondarea eta araubide juridikoa

6. artikulua. Kulturako eta Jaietako Udal Patronatuaren ondarea bere ondasun higigarri nahiz higiezinek osaturik dago, baita toki mailako erakunde autonomo honen bidez egiten den zerbitzu publiukoaren helburuak betetezeko hari lotesten edo atxikitzenzaizkion bere ondasun guztiek ere, jabariaren titulartasunagatik ere, hura Burlatako Udalarena iozanen baita.

Kulturako eta Jaietako Udal Patronatuak ondasunen gaineandituen eskumenak, bere gain uzten den ondarearen ustiapena eta administrazioa izanen dira. Orobat, ohiko trafiko juridikoa izanen diren ondasunak eskuratu nahiz besterentzeko ahalmena izanen du.

Kulturako eta Jaietako Udal Patronatua iraungi ondotik, atxikitako ondarea Burlatako Udalera itzuliko da, ustiapenaren ondoriozko gehikuntzekin eta kanpoko ekarpenekin, halakorik bada.

Ondasun horiek guztiak, bere baliabide ekonomikoekin erosi direlako Patronatuarenak baizik ez direnak espresuki zehaztuta, inbentario bereizi batean bilduko dira eta hura eranskin gisa gehituko Burlatako Udalaren inbentario orokorrari. Inbentario hori etengabe eguneratuko da, baita urtero zuzendu ere, Burlatako Udalaren Osoko Bilkurari aurkeztuko baitzaio, ekitaldi bakoitzeko kontu emateekin batera. Patronatuaren ardura izanen da inbentarioko ondarea zaintzea, eta horren erantzukizuna hirugarrenei eskatuko zaie, edozein arrazoi dela-eta ondare horrekin harremanik badute.

7. artikulua. Toki araubidearen gaineko legeetan ezarritakoari jarraikiz, Udalak osoko bilkuran onetsiko d(it)u Patronatuak bere eskumeneko zerbitzuak egitean sorrarazten dituen tasa eta prezio publikoak ordainarazteko ordenantza fiskala(k). Patronatuari dagokio aipatu tasa horiek kobratzea, eta zenbatekoak Kultur Etxeko aurrekontuko dirusarreren kontusailetan sartuko dira.

8. artikulua. Kulturako eta Jaietako Udal Patronatuak bere aurrekontuaren aplikazio eta garapena eginen du, bere kontabilitate independientea eramanez, kontabilitate publikoaren araubidearen menean eta Burlatako Udalaren Kontu Hartzailetza zerbitzuek ikuskatuta.

Urtero, Patronatuaren ustiapen eta kapital aurrekontua eginen da, Udalaren aurrekontu eta kontuei ezarritako arauei egokitua; Patronatuburutzak Zuzendaritza Batzordeari aurkeztuko dio, onets dezan. Aurrekontu hori Udalaren aurrekontu orokor eta bakarraren barnean sartuko da, eranskin gisa, eta berari igorriko zaio urte bakoitzeko arazoaren 1a baino lehenago, legeak eskatzen dituen agiriekin batera. Horrela eratu den aurrekontua Burlatako Udalari igorriko zaio osoko bilkurn onetsi, zuzendu edo itzul dezan, Ogasuneko Informazio Batzordearen bitartez.

9. artikulua. Urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan, Patronatuaren kontuak osatuko dira, bertan sarturik aurreko urtean aurrekontuan, ondarean eta diruzaintzan egin diren eragiketa guztiak. Une bakoitzean legez zehazten diren jarraibideak jarraituko dira kontuak osatzeko.

Patronatuburutzak proposaturik Zuzendaritza Batzordeak kontuak onetsi ondoan, Udalari igorriko zaizkio, aginduzko dokumentazioarekin batera, onets ditzan.

III. TITULUA

Administrazioa eta antolaketa

10. artikulua. Zuzendaritza Batzordea izeneko organo kolegiatua eta Patronatuburutza ariko dira Kulturako eta Jaietako Udal Patronatuaren gobernu eta administrazioan.

I. KAPITULUA

Zuzendaritza Batzordea

11. artikulua. Zuzendaritza Batzordea da Patronatuaren goi mailako kudeaketa eta gobernua bere gain hartzen dituen urganoa. Honako kide hauek ditu:

Patronatuburua: Burlatako Udaleko alkate udalburua edo Kultur zinegotzia, haren eskutan uzten badu, Kulturako eta Jaietako Udal Patronatuko batzordekide zinegotzien artetik.

Buruordea: Kulturako eta Jaietako Udal Patronatuko batzordekide zinegotzia; Udalak hautatuko du osoko bilkura batean.

Idazkaria: Kultur koordinatzailea (hizpidea duela, baina botorik gabe). Postua hutsik badago, edo kanpoan edo eri badago, Patronatuko administrari-ofizial bat ariko da haren ordez.

Batzordeko kideak:

Kulturako eta Jaietako Patronatuko Batzordeak 6 kide izanen ditu zinegotzien artetik eta 6 kide herritarren artetik.

-Batzordekide zinegotziak Burlatako Udalaren Osoko Bilkuran hautatuko dira, Udalean ordezkaturik dauden talde politikoen artean; ahaleginak eginen dira udal talde guztiak ordezkaturik egon daitezen.

-Batzordekide herritarrak Kulturako eta Jaietako Patronatuan parte hartzen duten talde eta elkarteen ordezkarien artean hautatuko dira, hurrengo puntuan zehazten den gisan.

Entitateetako batzordekideak:

-Batzordekide 1, peñen ordezkari.

-2 batzordekide, kultur talde eta elkarteen ordezkari.

-3 batzordekide, Patronatuarekin hitzarmena duten talde artitistikoen ordezkari.

12. artikulua. Batzordekide herritarrak libreki kargu gabetzen ahalko ditu hautatu dituen ordezkaritza berak, eta haiek hautatzeko prozedura bera erabiliz.

13. artikulua. Batzordekide herritarren agintaldia urtebetekoa izanen da, txandaka aldatuko baita parte hartzen duten taldeen artean.

14. artikulua. Batzordekide bakoitzak ordezko bat izendatuko du, hizpidea eta botoa dituela, bere ordez ari dadin Zuzendaritza Batzordearen bileretara joaten ahal ez denean.

15. artikulua. Bilkuretara interesa dutenak joaten ahalko dira, betiere idatziz eskatu badute eta patronatuburuak baimena eman badie. Pertsona horiek hizpidea izanen dute, baina botorik ez.

16. artikulua. Batzordekideak kargu gabetzen eta berriak izendatzen direnean, horren berri emanen zaio betiere Zuzendaritza Batzordeari.

17. artikulua. Zuzendaritza Batzordea berriz ere hautatuko da Udalbatza berritzen delarik.

II. KAPITULUA

Patronatuburutza

18. artikulua. Alkatea da, berez, Kulturako eta Jaietako Udal Patronatuko burua. Edozein inguruabar dela-eta Alkatetza berritzen bada, Patronatuburutza ere aldatu beharko da, eta alkate berria izanen da patronatuburu. Alkateak, Kulturako eta Jaietako Udal Patronatuko buru den aldetik, haren egiazko burutza uzten ahalko du Kultur zinegotziaren eskueta, Alkatetzaren ebeazpen baten bidez.

19. artikulua. Patronatuburuak eginkizun hauek ditu:

-Patronatuaren legezko interesen ordezkari izatea mota guztietako egintza edo kontratuetan, nolanahiko agintari, epaitegi, erakunde, korporazio, partikular eta abarren aitzinean.

-Egiten diren zerbitzu eta obrak zuzendu, ikuskatu eta bultzatzea.

-Bilkura arrunt nahiz berezien deialdia egitea, bertan buru egitea eta bertan behera uztea, eztabaidak zuzentzea eta bilkurak burututzat jotzea.

-Zuzendaritza Batzordeak hartutako erabakiak betetzea edo betearaztea.

-Urteko aurrekontuaren proiektua nahiz aurreko ekitaldiko kontuen itxiera proposatzea Patronatuko Zuzendaritza Batzordeari.

-Patronatuaren plantilla organikoa proposatzea Zuzendaritza Batzordeari.

-Patronatuaren urteko aurrekontua proposatzea Zuzendaritza Batzordeari.

-Patronatuari atxikitako langile guztien zuzendaritza eramatea.

-Egindako jardueren gaineko ebaluazioa eta urteko txostena aurkeztea.

-Karguari dagozkion bertzelako eskumenak.

20. artikulua. Patronatuburuak kalitateko botoa izanen du berdinketak gertatzen direnean. Boto hori erabiltzeko Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legean xedatutakoari lotuko zaio, bai eta hura garatzeko ematen ahal diren erregelamenduei edo xedapenei ere.

III. KAPITULUA

Patronatuburu ordezkoa

21. artikulua. Patronatuburu ordezkoa patronatuburuaren ordez ariko eta haren eskumenak bere gain hartuko, patronatuburuak egiazki haren eskuetan uzten baditu bere ahalmenak. Halakoetan, bere jarduketen berri eman beharko dio Zuzendaritza Batzordeari.

IV. KAPITULUA

Buruordea

22. artikulua. Buruordeak patronatuburuaren eginkizunak hartuko ditu bere gain, postua hutsik dagonean edo kanpoan edo eri dagoenean.

V. KAPITULUA

Idazkaritza

23. artikulua. Idazkariari dagozkio:

a) Zuzendaritza Batzordearen bilkuren aktak idaztea eta onesteko aurkeztea.

b) Patronatuaren jardueraren gaineko liburu eta agiriak zain daitezen agintzea.

c) Zuzendaritza Batzordearen egintza eta erabakiak eta Patronatuburutzaren ebazpenak luzatzea, hala behar denean.

d) Batzordekideei aholku ematea, hala behar den guztietan.

VI. KAPITULUA

Kudeatzaile koordinatzailea

24. artikulua. Kudeatzaile koordinatzailearen gain egonen da lanak egitea eta zerbitzua administratzea, betiere Zuzendaritza Batzordearen eta patronatuburuaren agindupean.

Honako hauek Kudeatzailetzaren eginkizun berariazkoak dira, Udaleko kontu hartzailearen aholkularitzarekin:

-Alorraren helburuak zehaztuko ditu, Patronatuko Zuzendaritza Batzordeari aurkezteko. Irizpideak eta ezagutza teknikoak ekarriko ditu eta egoki iruditzen zaizkion ekintza eta neurriak proposatuko.

-Patronatuaren eta haren aurrekontuen kudeaketa ekonomiko egokiaz arduratuko da, ezarritako behar, helburu eta programen arabera; kontabilitate eta diruzaintza lanak zuzenduko ditu, eta haien kontrola eta segimendua eginen ditu Udaleko kontu hartzailearen sostengu eta aholkularitzarekin.

-Langileen gaineko zuzendaritza lanak beteko ditu, eta begiratuko du bere ardurapeko langileek nork bere esku utzitako lanak betetzen dituela, langileen motibazioa eta laneko giro ona zainduz, hoti guztia Giza Baliabideen Departamentuaren aholkularitzarekin.

-Behar den laguntza teknikoa emateaz gain, bere ardurapeko langileen prestakuntza eta garapena erraztuko ditu, betiere erakundearen beharrekin bat eginik.

-Herritarrei harrera egin, informatu eta orientabideak emanen dizkie bere lan esparruko gaietan.

-Herritarren eskakizunak eta eskaerak kudeatuko ditu, haiek betetzeko behar diren ekintzak taxutuz.

-Zuzendaritza Batzordeari berriak, argibideak eta aholkuak herleraziko dizkio, txostenak eginen ditu eta egin litezkeen hitzarmenak aztertuko.

-Ekipamendu eta instalazioen artatze eta mantentze lanak zuzendu eta gainbegiratuko ditu.

-Patronatuaren erosketen kudeaketaz arduratuko da, baita ondasunen inbentarioa eguneraturik edukitzeaz ere.

-Kanpoko zerbitzuak azpikontratatzeko eskatu eta proposatuko du eta baldintza teknikoen orriak prestatuko ditu; orobat, zeharka kudeatzen diren zerbitzuen kontrola eta segimendua eramatea.

-Bere eginkizunak betetzeko behar diren harreman eta loturak finkatu eta garatuko ditu bertzelako erakunde, entitate, profesional, elkarte eta abarrekin, eta horretarako, hitzarmenak prestatuko ditu eta diru-laguntzak proposatuko.

-Alorreko agirien sistemez arduratuko da, bai fisikoez bai informatikoez, eta berak finkatuko ditu agiriok antolatu eta eguneraturik edukitzeko irizpideak, arauak eta jarraibideak.

-Udal instalazioak erabiltzeko kudeaketa zuzenduko du, horiek erabiltzeko erregelamendu eta arauak prestatuko ditu eta betetzen direla begiratuko.

-Zerbitzua hobetzen saiatuko da, behar diren ekintzak eta aldaketak oro proposatuz zerbitzua hobetze aldera.

-Alorrak landu beharreko programa eta jarduerak diseinatu eta planifikatuko ditu, baita haiek antolatu eta abian jarri ere, hartutako erabaki eta irizpideei jarraikiz.

-Kultur jarduerarekin lotutako taldeak osarazi eta bultzatuko ditu eta behar den laguntza teknikoa emanen die, antolaketak ezarritako betebeharrekin bat.

-Herritarren mugimendu eta ekimenak sustatuko ditu eta laguntzea bere jarduera esparruan, elkarren arteko jardueren plangintza egin ahal izateko.

-Herritarren eskakizunak eta eskaerak kudeatuko ditu, haiek betetzeko behar diren ekintzak taxutuz.

-Antolaturiko jarduera eta programak iragartzeaz eta ezagutarazteaz arduratuko da.

-Programaturiko jarduerak nola betetzen diren ebaluatu eta segimendua eginen du, eta beharrezkoak diren zuzenketak sartuko.

-Kultur Etxeko espazioak erabiltzeko ordutegiak antolatuko ditu.

-Gau eta egunko harremana izanen du Udalaren gainerako alorrekin, udalerrian kultura bultzatzeko.

-Udalerriko kultur eta jai programak taxutu eta planifikatuko ditu, eta zuzendari lanak eginen ditu horiek antolatu, abian jarri, kontrolatu eta bukatzeko tenorean.

-Aipatuez gain, bertzelako zereginak beteko ditu, bere karguari lotutako gaitasun eta ahalmen profesionalekin bat, ezarritako helburuak lortu beharrez agintzen zaizkionak.

VII. KAPITULUA

Zuzendaritza Batzordearen ahalmenak

25. artikulua. Zuzendaritza Batzordean mamituko da Patronatuaren nortasuna eta hortaz, ahalmena izanen du honako hauek egiteko:

a) Trafiko juridiko arrunta osatzen duten ondasun higiezinak erosi, besterendu, kargagabetu eta trukatzeko. Horretaz salbuetsirik egonen da bere xedeak bete ditzan Burlatako Udalak Patronatuari atxiki dizkion ondasunak besterendu, trukatu edo kargatzea.

b) Bere ondareko ondasunak administratzeko eta, hartara, Patronatuaren xede berariazkoetarako erabiltzeko.

c) Kulturako eta Jaietako Udal Patronatuaren gain dauden langileak izendatu, bereizi eta kontratatzeko, izanik horiek finkoak nahiz bitartekoak, gai honen gainean indarra duten legezko xedapenei jarraikiz, Udaleko Giza Baliabideen Departamentuaren aholkularitzarekin.

d) Mota guztietako herentzia, legatu eta dohaintzak onartzeko.

a) Klase guztietako ekintzak eta kontratuak baimentzeko, bai bere jarduketa esparruan bai Patronatuaren instalazioen antolaketa eta funtzionamenduan, zerbitzu publikoen kontratuak, lagapenak etab. barne.

b) Bere jarduketa esparruaren barnean, klase guztietako jarduketa, erreklamazio eta demandak paratzeko justizia auzitegietan, bere interesen defentsan bada.

c) Urteko jarduketa plana onesteko, Udalak osoko bilkuran aurrekontuei dagokienez ezarritako mugekin.

d) Kultur programa arrunt nahiz bereziak onestea, halakorik bada, Udalak osoko bilkuran aurrekontuei dagokienez ezarritako mugekin.

e) Ekitaldi ekonomiko bakoitzean egindako jarduketen, kudeaketaren eta horien balantzearen gaineko txostena onesteko. Hark bat eginen du Gobernu Batzordeak onetsi eta Udalaren Osoko Bilkuran berretsitako aurrekontuetan ezarri diren zenbatekoekin. Horren kontuak aurkeztuko dizkio Udalaren Osoko Bilkurari, ekitaldi bakoitzean Patronatuak izan duen funtzionamenduaren eta jarduketaren gaineko txostena aurkezturik.

f) Urte bakoitzeko ekitaldi ekonomirako proiektatu diren jarduera guztiei dagozkien aurrekontuak onesteko, gero Udalak berretsi beharko baditu ere.

g) Patronatuko langileek osatzen duten plantilla Udalari aurkeztea, osoko bilkuran onets dezan.

h) Antolatu, zuzendu, ikuskatu eta neurri egokiak hartzeko, Patronatuaren eta haren instalazioen antolaketa eta funtzionamendua hobetu beharrez eta, hartara, jarduketa programak eta jarduera eta zerbitzuen barne arauak onesteko.

i) Edozein establezimendutan klase guztietako kontu korronteak eta aurrezki kontuak ireki, mantendu eta ixteko, eskudirutan nahiz balioetan

j) Jai Batzordean proposaturiko ekintza guztiak berresteko.

k) Patronatuaren helburuak betetzeko behar diren eginkizun guztiak egiteko.

VIII. KAPITULUA

Batzordearen bilkura sistema

26. artikulua. Zuzendaritza Batzordeak hilabetean behin egiten du bilkura (eguna legeggintzaldi bakoitzean zehaztuko da, Zuzendaritza Batzordearen erabaki baten bidez). Gainera, bilkura bereziak egiten ahalko ditu, betiere patronatuburuak edo Zuzendaritza Batzordeko kideen herenek erabakitzen badute. Horrela izanez gero, gehienez ere hamabortz egun baliodunean berandutuko da bilkura, eskatzen denetik hasita. Patronatuburutzak epe horretan deialdia egiten ez badu, Zuzendaritza Batzordea bertzerik gabe deiturik geldituko epe hori burutu ondoko hamargarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Bilkurak modu baliozkoan egin daitezen, beharrezkoa da bere hartan egotea patronatuburua, edo bere ordez ari dena, eta harez gain, idazkaria, hartzen diren erabakien akta egin behar baitu, eta batzordekideen gehiengo erabatekoa. Qorumik ez bada, bigarren deialdian eratuko da, lehenbizikorako finkatu baino ordu erdi geroago, eta hartan aski izanen da hiru batzordeki izatea, horietan barne dela patronatuburua, edo bere ordez ari dena.

27. artikulua. Deialdiak gutienez ere 7 egun lehenago egin beharko dira, presakoetan izan ezik, halakoak arrazoitu beharko baitira. Horrelakoetan, gai zerrendaren lehena izanen da Zuzendaritza Batzordearen irizpena presa dela-eta, batzordekideen gehiengoak berretsi beharko baitu. Deialdiari gai zerrenda gejituko zaio.

28. artikulua. Zuzendaritza Batzordearen erabakiak baliozkoak izanen dira bere hartan diren pertsonen gehiengo soilare botoen bitartez hartzen badira. Hartarako, patronatuburuaren kalitateko botoak trenkatuko ditu bozketan gertatzen diren berdinketak, baldin eta berdinketa hausteko bigarren bozketa eginda hura hausten ez bada.

29. artikulua. Zuzendaritza Batzordearen bilkura arruntean gai berriren bat sartzea bozketatzen ahalko da, botoa emanda erabateko gehiengoa alde agertzen bada. En sesiones extraordinarias no existirá la opción de inclusión de ningún punto.

IX. KAPITULUA

Jaien batzordea

30. artikulua. Herriko besteak antolatzeko, Kultur Patronatuak lanerako bileretarako deialdiak eginen ditu, eta haiei Jaietako Batzordea erranen. Haietan parte hartuko dute Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztietako ordezkariek eta Kulturako eta Jaietako Patronatukoak diren talde eta elkarte guztiek, baita herriko bestetan parte hartzen duen bertze edozein taldek ere, eskatzne badu.

31. artikulua. Jaietako Batzordeak urtarriletik uztailera arte eginen ditu bere bilerak, hilabetean behin.

32. artikulua. Bilerek izaera antolatzailea izanen dute; erabakiak Zuzendaritza Batzordeak hartuko ditu.

33. artikulua. Zuzendaritza Batzordeko idazkaria nor, huraxe bera izanen da Jaietako Batzordekoa ere, eta eginkizun berak izanen ditu.

X. KAPITULUA

Kultur elkarte eta taldeek Patronatuan izanen duten ordezkaritza

34. artikulua. Patrotanuko Zuzendaritza Batzordean parte hartzen ahalko dute urte osoan kultur eta/edo besta jarduerak antolatzen dituzten elkarteek, Kulturako eta Jaietako Patronatuarekin hitzarmen artistikoak dituzten taldeek eta kultur jarduerak sustatzen dituzten elkarteek, guzti-guztiek Burlatan egoitza badute.

35. artikulua. Hona zer datu aurkeztu behar dituzten Kulturako eta Jaietako Patronatuan sartzeko eskaera egin nahi duten elkarte edo taldeek:

-Talde edo elkartearen izena.

-Egoitza edo helbidea, jakinarazpenetarako.

-Taldearen jarduera nagusia.

-Bertzelako jarduerak.

-Talde edo elkartearen estatutuak.

-I.F.K.

-Taldeak Patronatuan izanen lituzkeen ordezkarien izenak, eta horrekin batera, haien helbideak, telefonoak eta haien gainean interesa duen bertze edozein datu.

-Talde edo elkarteki kideen kopuru guti goiti-beheitikoa, edo finkoa, hala badu.

36. artikulua. Patronatuan parte hartzen duten elkarteeak I. eranskinaren arabera bereziak daude.

37. artikulua. Patronatuko Zuzendaritza Batzordeak erabakiko du betiere zer talde edo elkarte onar daitezkeen, irizpidetako harturik jarduera nagusia 2. artikuluan eta 34. artikuluan ezarriarekin bat etortzea.

38. artikulua. Patronatuko Zuzendaritza Batzordeak talde edo elkarte bat Erregistrotik kentzen ahalko du, baldin eta bere datuak faltsutu baditu edo, izen ematearen ondotik, bere jarduera nagusia aldatu badu Patronatuari horren berri eman gabe.

IV. TITULUA

Bitarteko ekonomikoak

39. artikulua. Xedeak betetzeko eta gastuak finantzatzeko, bere baliabide ekonomikoak erabiliko ditu, honako hauek alegia:

a) Burlatako Udalak bere aurrekontu arruntean Patronatuarendako urtero finkatzen eta osoko bilkuran onesten duen diru ekarpena, ez baita izanen da bere aurrekontu arruntaren %5 baino gutiago.

b) Entitate publiko edo pribatuek, erakunde ofizialek, elkarteek, klubek edo nortasun juridikorik gabeko entitateek eta partikularrek ematen dizkioten diru-laguntza, sorospen eta laguntzak.

c) Bere jarduera berariazkoek ekartzen ahal dizkioten diru-sarrerak.

d) Bere aldeko dohaintzak, legatuak eta usufruktuak.

e) Patronatuari atxikitako ondarearen aprobetxamendu material nahiz juridikotik eratorritako produktu eta etekinak.

40. artikulua. Diruzain administratzaileak eramanen ditu Patronatuaren diru-sarrera eta gastuen kontu hartzailetza eta kontabilitatea, udalen kontabilitate publikoa egiteko irizpide eta moldeekin bat.

V. TITULUA

Udalaren tutoretza

41. artikulua. Udalak Patronatuaren urteko aurrekontuak onetsi beharko ditu, bai eta kreditu transferentziak nahiz sorrerak eta haren urteko kontuak ere; Udalari behar den epean aurkeztu beharko zaizkio, espedienteak aurrekontura edo udal kontuetara sartu ahal izateko.

Agiri horiei jardueren urteko plana erantsiko zaie, aurrekontuko inbertsioak justifikatze aldera, bai eta memoria bat ere, kontuen garapenei dagokienez.

42. artikulua. Orobat, nahitaezkoa izanen da Udalaren baimena, Udalaren jabetzakoak izan eta Patronatuari atxikirik dauden ondasun higiezin nahiz instalazioentzat bereziki arriskugarri izan daitezkeen edo edozein motatako kargaren ezarpena erakar dezaketen afera juridikoak egin ahal izateko.

VI. TITULUA

Xedapen orokorrak

43. artikulua. Zuzendaritza Batzordeak erabakiko ditu barne araubiderako beharrezkoak iruditzen zaizkion erregelamenduak.

44. artikulua. Zuzendaritza Batzordearen eskumenekoa izanen da Patronatuaren estatutu hauen eta barne araubideen interpretatzioa, baita administrazio egintza guztiak ere.

45. artikulua. Edozein arrazoirengatik Patronatua iraungitzen bada, Burlatako Udala izanen da haren oinordeko unibertsala.

46. artikulua. Estatutu hauek onesteko zer prozedura erabili zen, horixe bera aldatzeko.

47. artikulua. Estatutu hauetako xedapenek zuzenduko dute Patronatua. Aurreikusi ez den orotan, aplikatzekoak izanen dira Foru Komunitatean indarra duten lege eta erregelamenduak eta gainerako xedapen orokorrak.

ERANSKINA

Kulturako eta Jaietako Patronatuko elkarteak

-Peñak.

-Kultur elkarteak.

-Hitzarmenik gabeko talde artistikoak.

Iragarkiaren kodea: L0910475