39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERRIOBEITI

Artikako Mogotes sektoreko plan partzialaren aldaketa, erabilera xehakatuei buruzko 11. artikuluari dagokiona. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2009ko otsailaren 26ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Artikako Mogotes sektoreko plan partzialaren aldaketa, erabilera xehakatuei buruzko 11. artikuluari dagokiona.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70 eta 71. artikuluetan, lege beraren 79.2 artikuluari buruz, ezarritakoa aplikatzeko.

Berriobeitin, 2009ko martxoaren 3an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0911254