39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

186/2009 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Antonio Remón Osta jauna Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirol Zuzendariordetzako Kirol Garapeneko Agenteen Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko araubidea kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarriko dela.

Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoaren egitura garatzeko, Gizarte Ongizate, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak urtarrilaren 12an emandako 2/2009 Foru Aginduaren bidez, Kirol Garapeneko Agenteen Bulegoa sortu zen, Kirol Zuzendariordetzaren barrenean.

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen martxoaren 17ko 18/2008 Foru Dekretuaren 12.m) artikuluak ematen dizkidan eskumenei jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Antonio Remón Osta jauna Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirol Zuzendariordetzako Kirol Garapeneko Agenteen Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Kirolaren Institutuari, Idazkaritza Nagusiaren eta Kide Anitzeko Organoen Zerbitzuari, horren mendeko Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari (Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzua, Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzua eta Langileriaren Kudeaketarako Zerbitzua), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 27an.-Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: F0911143