39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

249/2009 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Saltoki Handien Lurralde Eredua eguneratzeko baloreak onesten dituena.

Nafarroako Merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 18. artikuluan aipatzen da Nafarroako Foru Komunitateko Saltoki Handien Lurralde Eredua saltoki handiak ireki, eraiki edo handitzeko baimenak eman edo ukatzeko lege irizpideak ezarri ahal izateko tresna dela. 19. artikuluak, berriz, eredu hori lau urtean behin behintzat berrikusi beharko dela ezartzen du.

Uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legea garatuz, martxoaren 29ko 150/2004 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Saltoki Handien Lurralde Ereduaren Erregelamendua onetsi zen, eta berrikusi behar hori agertzen da bertan.

Aurrekoa ikusirik, Enpresako zuzendari nagusiak martxoaren 26an emandako 912/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Merkataritza eta Industriako Ganbera Ofizialari esleitu zitzaion Nafarroako Saltoki Handien Lurralde Ereduaren balore ekonomikoak eguneratzeko eta haren eremuak Nafarroako Lurrade Estrategiari egokitzeko kontratua.

Egindako eguneratze lana Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Kontseilu Arauemaileari aurkeztu zitzaion 2008ko azaroaren 25eko bilkuran.Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onespena ematea Nafarroako Saltoki Handien Lurralde Ereduaren balore ekonomikoen eguneratzeari eta haren zonifikazioa Nafarroako Lurralde Estrategiara egokitzeari. Dokumentazioa Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan ikusten ahalko da.2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 4an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0910198