39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

374/2009 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Villafrancako udal mugapean zerrikumeak hazteko ustiategi baterako Ingurumen baimen integratua aldatzen duena, eskatutako aldaketaren ondoren instalazioak izanen duen konfigurazio berrira egokitzeko. Jardueraren titularra Agropecuaria Obanos, S.A. da.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak, 2008ko otsailaren 27an emandako 417 Ebazpenaren bidez, Ingurumen baimen integratua eman zuen Villafrancako udal mugapean zerrikumeak hazteko ustiategi baterako. Sustatzailea Agropecuaria Obanos, S.A.k da.

2008ko irailaren 25ean titularrak Ingurumen baimen integratuan gerorako neurri gisa eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen, simaurra biltegiratzeko putzu bat egiteko proiektu teknikoa barne.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak aldaketa horiek ez zirela funtsezkoak erabaki zuen, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz. Beraz, ez zen beharrezkoa beste Ingurumen baimen integratu bat ematea.

Hala ere, aldaketa nabaria zen, mugakide den lurzati batean beste eraikin bat egiten zelako, eta hori Ingurumen baimen integratuan agertu behar zen. Horregatik, beharrezkoa zen baimena aldatzea.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105. eta 106. artikuluek ezartzen dutenez, administrazio publikoek beren egintzak alda ditzakete, betiere aldaketa antolamendu juridikoaren kontrakoa ez bada.

Aipatu den agindu juridikoa ikusirik eta ingurumen arloko eskumenak Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiari, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariari eskuordetzen dizkien urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Villafrancako udal mugapean, 2. poligonoko 302. lurzatian, zerrikumeak hazteko ustiategi baterako Ingurumen baimen integratua aldatzea, eskatutako aldaketaren ondoren instalazioak izanen duen konfigurazio berrira egokitzeko. Baimen hori Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak eman zuen 2008ko otsailaren 28ko 417 Ebazpenaren bidez. Jardueraren titularra Agropecuaria Obanos, S.A. da.

2. Lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimena ematea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

3. Ingurumen baimen integratuaren aldaketaren bidez aldaketa batzuk eginen dira Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak 2008ko otsailaren 27an emandako 417 Ebazpenaren eranskinetan (instalazio horiei ingurumen baimen integratua eman zitzaien ebazpen horren bidez). Aldaketa horiek ebazpen honen eranskinetan ageri dira.

4. Aldaketak ez du ukitzen hasiera batean emandako Ingurumen baimen integratuaren indarraldia, eta 2016ko otsailaren 28an bukatuko da. Berritu nahi izanez gero, titularrak indarraldia bukatu baino hamar hilabete lehenago, gutxienez, berritzeko eskatu beharko du, erregelamenduz ezarriko den prozedura administratiboari segituz.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honek ez dio administrazio bideari bukaera ematen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

7. Ebazpen hau jakinaraztea Agropecuaria Obanos, S.A.ri, Villafrancako Udalari, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 16an.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (Iruñeko Armada etorbidea, 2, behea, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzua, 7. solairua) eta Nafarroako Gobernuko web atarian, hain zuzen ere Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren sailean, "Ingurumen baimenak" kontsulten atalean.

Iragarkiaren kodea: F0910612