39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

35/2009 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Garraioko zuzendari nagusiak emana, erabiltzaile guztiei zuzendutako errepideko hiriarteko bidaiari-garraio publiko erregular finkoko zerbitzuen kontzesioa izanik, 2008. urtean ustiapen defizitarioa izan duten enpresei diru-laguntzak emateko deialdia egiten duena.

Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketaren Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, non adierazi baitu 1992az geroztik diru-laguntzak eman zaizkiela ustiapenaren kostuak berdindu gabe, biztanle gutxiko aldeetan edo oso ibilbide laburreko trafikoak dituzten horietan jarduten duten garraio zerbitzuei, zerbitzu horiek eskualde horietako biztanleek mugitzeko dituzten premiak asetzeko beharrezkoak baitira.

Horregatik, txostenean adierazten da, Nafarroako Foru Komunitaterako bidaiari-garraioaren plan batean oinarritutako jarduketa politika bat egiten ez den bitartean, egoki dela erabiltzaile guztientzako garraio zerbitzu publiko erregularrak eman eta ustiapen defizitarioa duten enpresei diru-laguntzak emateko urteko deialdiari eustea eta, horrenbestez, haren oinarri arautzaileak onestea proposatu du.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Erabiltzaile guztiei zuzendutako errepideko hiriarteko bidaiari-garraio publiko erregular finkoko zerbitzuen kontzesioa izanik, 2008. urtean ustiapen defizitarioa izan duten enpresei diru-laguntzak emateko deialdia onestea. Deialdia ebazpen honen eranskineko oinarriek arautuko dute.

2. 450.000 euroko gastua onestea, 2009ko Gastuen Aurrekontuko "Bidaiarien garraio-zerbitzuei eusteko laguntzak" izeneko 630001/62310/4701/441100 kontu-sailaren kargura (espediente zk.: RCSA 1466).

3. Ebazpen honen berri ematea Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko otsailaren 13an.-Garraioko zuzendari nagusia, Susana Labiano Bastero.

ERANSKINA

Erabiltzaile guztiei zuzendutako errepideko hiriarteko bidaiari-garraio publiko erregular finkoko zerbitzuen kontzesioa izanik, 2008. urtean ustiapen defizitarioa izan duten enpresei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak

Lehenbizikoa.-Xedea.

Deialdi honen xedea hauxe da: erabiltzaile guztiei zuzendutako errepideko hiriarteko bidaiari-garraio publiko erregular finkoko zerbitzuen kontzesioa izanik, 2008. urtean ustiapen defizitarioa izan duten enpresei diru-laguntzak emateko oinarriak ezartzea.

Erabiltzaile guztiei zuzendutako errepideko hiriarteko bidaiari-garraio publikoan Nafarroako Foru Komunitatea titular duten kontzesio batzuek biztanle gutxiko aldeetan edo oso ibilbide laburreko trafikoak dituzten aldeetan jarduten dute eta, hortaz, ez dituzte ustiapenaren kostuak berdintzen. Kontzesio horiek ematen duten zerbitzua oinarri-oinarrizkoa da, oro har, eskualde horietako biztanleek mugitzeko dituzten premiak asetzeko behar dena. Horregatik, beharrezkoa da zerbitzu horri eustea.

Bigarrena.-Onuradunak.

1. Diru-laguntza eskatzen ahalko dute errepideko bidaiari-garraioaren zerbitzu publiko erregular finkoa, erabiltzaile guztiei zuzendua, ematen duten enpresek, betiere zerbitzu horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontzesioa dela medio ematen badituzte, baldin eta kontzesioak, bosgarren oinarriko balorazio irizpideei jarraikiz eginiko kalkuluaren arabera, eta barne harturik lehentasun eskubidea baliatzearen ondorioz egiten diren erabilera mugatuko zerbitzuak, 2008. urteko ustiapen-kontuan defizita izan baldin badu, eta defizit hori zerbitzuak gutxiegi erabiltzeagatik izan baldin bada.

2. Onuradun izateko, eskatzaileek diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aipatzen diren baldintza orokorrak bete beharko dituzte. Hori frogatzeko, eskatzaileak aitorpena egin dezake, deusetan galarazi gabe Administrazioak aurkezten diren aitorpenak egiazkoak ote diren ikertzeko duen ahalmena.

3. Horiez gainera, eskatzaileek berariazko baldintza hauek ere bete beharko dituzte:

a) Aurreabisua egina ez izatea, diru-laguntzaren eskaerak xede duen kontzesioko zerbitzuak ematen segitzeari uko egiten diola adierazteko.

b) Ordainduta izatea administrazio bidea bukatzen duen ebazpenaren bitartez ezarri zaizkion isun guztiak, lurreko garraioa erregulatzen duten arauak -zehazki, eskabidearen xede den kontzesioaren ingurukoak- hausteagatik jarriak.

Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuak baldintza horiek betetzen direla egiaztatuko du ofizioz.

Hirugarrena.-Diru-laguntzaren zenbatekoa.

1. Deialdi honen babesean ematen diren diru-laguntzak finantzatzeko 450.000 euro erabiliko dira, 2009. urteko Gastuen Aurrekontuko "Bidaiarien garraio-zerbitzuei eusteko laguntzak" izeneko 630001/62310/4701/441100 kontu-sailaren kargura.

2. Diru-laguntzen zenbatekoa kasuan kasuko defizitaren tamaina berekoa izanen da, gehienez. Kopuru horri deialdi honetako seigarren oinarriko 3.c) letran aipatzen diren laguntzen zenbatekoa kenduko zaio, halakorik baldin bada.

Diru-laguntzetan eman beharreko kopurua, guztira, aipatu kopuru hori baino handiagoa bada, diru-laguntza bakoitzaren zenbatekoa proportzioan murriztuko da.

3. Nolanahi dela ere, murrizte hori ez da gertatuko, baldin eta bestelako baliabide batzuk baldin badaude, hasiera batean beste diru-laguntza batzuetarako bereiziak, eta Administrazioak erabakitzen badu diru hori deialdi honetan araututako diru-laguntzetarako erabili behar dela.

Laugarrena.-Sartuta ez dauden zerbitzuak.

Honako enpresa hauek ezin izanen dute diru-laguntzarik eskatu: erabiltzaile guztiei zuzendutako bidaiari-garraio publiko erregular finkoa ematen duten enpresak, baldin eta, kontzesio-hartzaileak eskatuta, zerbitzu gehiago egiten badituzte, hots, "laguntzako zerbitzuak" kontzesioaren baldintza agirian ezarritako ibilbide nagusi berean; beste kontzesio-hartzaile batzuek egin litzaketen zerbitzuak egiten dituzten enpresak, batez ere kontzesio-hartzaile berarenak badira; eta ordutegietan aldaketa batzuk eginda, beste kontzesio-hartzaile batzuekin zerbitzuak koordina litzaketen enpresak (ibilbide osoan edo zati batean), horrela ustiapenaren defizita nabarmen jaitsiko bailitzateke.

Bosgarrena.-Defizita baloratzeko irizpideak.

Zerbitzuen defizita kalkulatzeko ikusiko da zer alde dagoen bidaiari, ekipaje eta mandatuetatik ateratako diru-sarreren eta sektorearen batez besteko kostu estandarizatuen artean, azken horiek produktibitate eta antolaketa baldintza normaletan kalkulatuak, Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuaren irizpidearen arabera, kontuan hartuz, betiere, enpresarentzako irabazi arrazoizko bat (gehienez ere %6).

Dena dela, enpresaren batek uste baldin badu arrazoi bereziengatik bere ustiapen kostuak kostu estandarrak ez bezalakoak direla, behar bezala justifikatu beharko du.

Iraupena Neurri Fiskalei, Administratiboei eta Arlo Sozialekoei buruzko abenduaren 30eko 13/1996 Legearen 167. artikuluan xedatutakoaren indarrez luzatua duten kontzesioen kasuetan, enpresaren diru-sarrera konputagarriei igoera portzentual bat aplikatuko zaie, hots, 1997. eta 1998. urteetan igoerari espresuki uko egin izan ez baliote tarifei aplikatuko zitzaiekeen igoera portzentual berbera.

Kostuak honako irizpideon arabera kontatuko dira:

a) Ibilgailuak: ibilgailuen erabilgarritasun-aldia kontzesioan ageri den ibilgailuen antzinatasunik handiena izanen da.

-Amortizazio eta finantziazio epeak: aurreko puntuan ezarritako urteak amortizaziorako, eta bost urte finantziaziorako.

-Kilometroak: 2008. urtean benetan egindakoak, bai zerbitzu arruntetan bai laguntzazkoetan, zamarekin edo hutsik joanda kontzesioaren zerbitzuetarako beharrezkoak izanik, ehuneko bi gehiago erantsita.

-Gainerako kostuak: kasuan kasuko ibilgailuarentzat estandarizaturik daudenak.

b) Langileak: oinarri gisa hartuko da gidari batentzat hiriarteko bidaiari-garraioko hitzarmen kolektiboaren taulan ezarritako lansaria (%30eko osagarri pertsonala, 20 urteko antzinatasuna).

Ibilgailuaren eta langileen kostuetan, zerbitzuak egiteko beharrezkoa den lanaldiaren zatia kontatuko da.

Seigarrena.-Eskaerak eta agiriak.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari OfiziaLean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Eskaerak, II. eranskinean ageri den eskabide ereduarekin bat, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan duen bulegoan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Ignazio etorbidea, 3, behea, Iruña) edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko edozein bulegotan nahiz Herri Administrazioen Araubide Jurdikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan.

Postetxeetean aurkezten diren eskaerak gutun-azal irekietan sartuko dira, lehenbiziko orrialdeko goiko aldean onartu zeneko eguna eta abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan, posta zerbitzuak arautzen dituen horretan, aipatzen diren gainerako zehaztapenak adieraz daitezen.

3. Diru-laguntzetarako eskaerekin batera dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) 2008. urteko ekitaldian kontzesioak izandako ustiapen-defizita egiaztatzeko memoria, Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuan eskura daitekeen ereduaren araberakoa.

b) Enpresa interesdunaren eraketaren eskritura eta, bidezko denean, baita aldaketarena ere, Merkataritzako Erregistroan inskribatua, enpresaren IFZ, ordezkariaren NANa eta ahalordetze eskritura.

Diru-laguntza hauek lehenbiziko aldiz eskatu eta atal honetan aipatutako agiriak Foru Komunitateko edozein organotan daudela adierazten duten eskatzaileek ez dituzte agiri horiek aurkeztu beharko; kasu horretan, agiriak noiz eta non aurkeztu zituzten azaldu eta erantzukizuneko aitorpena sinatuko dute, agiri horietan aldaketarik ez dela izan azaltzeko.

Aurretik laguntza hauek eskatu dituztenek aski izanen dute erantzukizuneko aitorpena aurkeztea, Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuan dauden agiri horietan aldaketarik ez dela izan azaltzeko.

c) Erantzukizuneko aitorpena, zeinetan eskatzaileak paratuko baitu erakunde edo entitate publikoetatik jaso ote duen foru agindu honetan araututakoa bezalako xedea duen bestelako laguntza edo diru-laguntzarik.

Jasoa badu, paratu beharko da diru-laguntzaren zenbatekoa eta hura eman zuen entitatearen izena.

d) diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan ez dagoela dioen erantzukizuneko aitorpena.

e) Eskatzailearen aitorpena, zeinetan espresuki adieraziko baitu uko egiten diola 2009. urtean Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 83.2 artikuluan zerbitzuari uko egiteko aipatzen den aurreabisua egiteari.

4. Eskabide hau aurkezteak berarekin dakar Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari baimena ematea, laguntza emateko ebazpenaren proposamena egiten den unean onuradunak zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko behebeharrak eguneratuak dituela egiaztatzeko behar diren datuak kontsulta ditzan.

5. Agiriek jatorrizkoak edo notario nahiz administrazio bidez kautotutako kopiak izan beharko dute.

Eskabideak aipatutako baldintzak betetzen ez baditu, interesdunari hamar eguneko epean zuzen dezala eskatuko zaio, eta ohartaraziko, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea beste tramiterik gabe artxibatuko dela.

Nolanahi ere, Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuak eskaerari buruzko ebazpena emateko beharrezko dituen argibide edo agiriak eskatzen ahalko dizkio eskatzaileari.

Zazpigarrena.-Ebazpena emateko eskumena eta epea.

Deialdi honetan aurreikusitako ondorioetarako, prozedura Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuak antolatu eta instruituko du.

Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuak proposamen bat igorriko dio Garraioko zuzendari nagusiari. Bertan azalduko dira baldintza guztiak betetzen dituzten onuradunak, kontzesioen defizitaren balorazioa, bosgarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz egina, eta eskatzaile bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa.

2. Garraioko zuzendari nagusiak diru-laguntzak emateko ebazpena emanen du. Ebazpena hiru hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko du, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori espresuki ebazpenik jakinarazi gabe bukatuta, eskabidea ezetsi dela ulertuko da. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

Zortzigarrena.-Onuradunen betebeharrak.

Diru-laguntzak jasotzen dituztenek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Ematen diren xedeetarako erabiltzea.

b) Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuak diru-laguntza hauetarako ezarritako baldintza eta helburuak betetzen direla eta eskatzaileek ekarritako datuak egiazkoak direla frogatzeko egiten diren ikuskapenak onartu eta lan horietan laguntzea.

c) diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako gainerako beharkizunak.

Bederatzigarrena.-Diru-laguntza ordaintzea.

Diru-laguntza emateko ebazpenean diru-laguntzaren zenbatekoa eta ordaintzeko modua adieraziko dira.

Hamargarrena.-Ez-betetzeak.

Deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen ez badira, eta legez ezarritako gainerako kasuetan, jasotako zenbatekoak osorik edo hein batean itzuli beharko dira.

Aurreko atalean aurreikusten dena ezertan galarazi gabe, arau-hauste eta zehapenei dagokien guztian diru-laguntzei buruzko ekainaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. eta hurrengo artikuluek xedatzen dutena hartuko da aintzat.

Hamaikagarrena.-Bateragarritasuna.

Deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzak Espainiako edo atzerriko beste administrazio publiko, norbanako edo erakunde publiko zein pribatu batzuek jarduera garatzeko ematen dituztenekin batzen ahal dira.

Hala ere, zenbatekoak, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo lagundutako jardueraren berezko baliabide batzuekin baturik, ez du behin ere gaindituko kontzesioaren defizit osoa.

Hamabigarrena.-Publizitatea.

Emandako diru-laguntzak eta onuradunen zerrenda Garraio Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian argitaratuko dira.

Hamahirugarrena.-Errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri hauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena:............................................ NANa/IFZ: ................., bizitokia: .............................. , karrika: ..............................., posta kodea: ................, telefonoa: ............................., nire izenean edo ondoko honen izenean (bidezko ez dena ezabatu): .................... NANa/IFZ: ........... , bizitokia: .............................. , karrika: ............................, posta kodea: ............. telefonoa: ......................, erabiltzaile guztiei zuzendutako errepideko hiriarteko bidaiari-garraio publiko erregular finkoko zerbitzuen kontzesioa izanik, 2008. urtean ustiapen defizitarioa izan duten enpresentzako laguntza-eskaera aurkeztu du. Deialdia Garraioko zuzendari nagusiak onetsi zuen ...........aren .....(e)ko ....../2009 Ebazpenaren bidez (2009ko ..... Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ...............aren ......(e)koa).

Eta, oinarri horietan aurreikusitakoarekin bat:

1) Aditzera ematen dut ez nagoela sarturik diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan.

2) Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari baimena ematen diot laguntza emateko ebazpenaren proposamena egiten den unean zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak ditudala egiaztatzeko behar diren datuak kontsulta ditzan.

3) Eskaera honen xedeari dagokionez, aitortzen dut ez dudala diru-laguntzarik jaso/ondoko diru-laguntza hauek jaso ditudala (behar ez dena ezabatu).

4) Uko egiten diot espresuki 2009. urtean Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 83.2 artikuluan uko egiteko aipatzen den aurreabisua egiteari.

Iruñean, 2009ko .........aren ...........(e)an.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0910406