39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

26/2009 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean 2008-2009 ikasturteko Ibilbide Literarioen Programan parte hartzeko deialdia ebatzi, Ibilbide Literario horietan parte hartuko duten Nafarroako ikastetxeei Hezkuntza, Gizarte-politika eta Kirol Ministerioak eman dizkien laguntzak ordaintzeko agindu eta 2009an ibilbidea Nafarroako Foru Komunitatean egiteko behar den gastua ordaintzeko baimena ematen duena. Programaren deialdia urriaren 31ko 437/2008 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuak aurkeztu duen txostenak azaltzen du beharrezkoa dela 2008-2009 ikasturteko Ibilbide Literarioen Programan parte hartzeko aukeratu diren ikastetxeen zerrenda eta bakoitzari egokitu zaizkion ibilbide eta egunak argitara ematea, baita erreserban eta kanpoan geratu diren ikastetxeena ere, horretarako eratu den Batzordearen Aktan adierazitakoari jarraikiz. Azaltzen du, halaber, Hezkuntza, Gizarte-politika eta Kirol Ministerioak jarduera prestatu eta bidaiak egiteko eman dituen diru-laguntzak -11.229,00 euro- banatu egin behar zaizkiela hautatutako ikastetxe horiei, eta ibilbidea Nafarroako Foru Komunitatean egiteko 48.771,00 euroko gehieneko gastua baimendu behar dela.

Kontuan hartu da Hezkuntza, Gizarte-politika eta Kirol Ministerioak Nafarroako Gobernuaren kontu orokorrean 11.229,00 euro sartuko dituela ikastetxe nafarrentzat jarduera prestatu eta bidaiak egiteko eta 24.585,68 euro gehienez ere Nafarroako ibilbidea ordaintzeko. Nafarroako Gobernuak ordainduko du gainerakoa.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2008-2009 ikasturteko Ibilbide Literarioen Programaren barruan Nafarroako Foru Komunitateari eman zaizkion ibilbideak honako ikastetxe hauei esleitzea eta programan parte hartzeko data eta bakoitzaren diru-laguntza adieraztea:

ESLEITUTAKO IBILBIDEA

DATA

IKASTETXEA

HERRIA

IFZ

ZENBATEKOA

ANDALUZIA (Juan Ramón Jiménezen bizitza eta lana).

Martxoaren 29tik apirilaren 4ra

"Marqués de Villena" BHI

MARTZILLA

S3199055I

3.597,00

ANDALUZIA (Juan Ramón Jiménezen bizitza eta lana).

Maiatzaren 3tik 9ra

"La Paz" DBHI

CINTRUÉNIGO

S3199276A

3.244,00

ASTURIAS (Leopoldoren bideak Asturiasen zehar: Regenta, Azkartasuna eta Narratiba)

Otsailaren 22tik 28ra

"Tierra Estella - Lizarraldea" BHI

LIZARRA

S3199060I

2.194,00

ASTURIAS (Leopoldoren bideak Asturiasen zehar: Regenta, Azkartasuna eta Narratiba)

Martxoaren 1etik 7ra

"Pablo Sarasate" BHI

LODOSA

S3199073B

2.194,00

Zenbatekoa, guztira

11.229,00

Lodosako Pablo Sarasate BHIk Hautapen Batzordeak Zizurko BHIri esleitutako tokia beteko du, Zizurko ikastetxeak uko egin baitio programan parte hartzeari.

2. Ondoko ikastetxeak erreserban uztea, lehentasun hurrenkera honetan:

ERRESERBA ZK.

IKASTETXEA

HERRIA

1

"Azagra'' DBHI

AZAGRA

2

"Padre Moret-Irubide" BHI

IRUÑA

3

"Valle del Ebro" BHI

TUTERA

4

"Basoko" BHI

IRUÑA

5

''Cardenal Larraona'' IKASTETXEA

IRUÑA

3. Ebazpen honetan aipatu diren Foru Komunitate honetako ikastetxeei dagozkien diru kopuruak ordaintzea, 2008-2009 ikasturtean Ibilbide Literarioen Programan parte hartu ahal izateko.

4. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, 2009ko gastuen aurrekontuko "Ibilbide Literarioak" izeneko 422004 42130 2269 322200 kontu-sailaren kargura. Guztira 11.229,00 euro dira.

5. 48.771,00 euroko gehieneko gastua baimentzea, 2009an Nafarroako Ibilbide Literarioa egiteko.

6. Programan egindako gastuak programa bukatutakoan justifikatzeko eskatzea, uztailaren 6ko 250/1992 Foru Dekretuan eta hori garatzen duten xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

8. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaileari, Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuari, Aurrekontuen Atalari, Helduen Hezkuntzaren eta Lurralde Lankidetzako Programen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 9an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F0910315