39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UNTZITI

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Untzitiko Udalak, 2009ko otsailaren 19ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Untzitiko Udal Planeko U-57, U-69, U-70 eta U-71 unitateak urbanizatzeko proiektua, María Rosario, Juan Mari, José Ignacio eta María Esther Astrain Elizalde jaun-andreek sustatua.

Urbanizazio proiektu hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134.5 artikuluan xedatutakoa bete beharrez.

Untzitin, 2009ko martxoaren 3an.-Alkate udalburua, Antonio San Miguel Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0911275