39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

Urbanizazio kuoten behin betiko likidazio kontua.
Behin betiko onespena

Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko otsailaren 24an egin bilkura arruntean erabaki hau hartu zen, besteak beste:

Tafallako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko apirilaren 29an egin osoko bilkura arruntean, Udalak erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko urriaren 24an behin betikoz onetsi zuen urbanizazio kuoten behin betiko likidazioaren kontua, AR-7 banaketa eremuko UC-89, UC-90 eta UU-26 unitateen eta S-C7ko lurzoru urbanizagarriaren kostuak banatzeko.

Erabaki horren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Unitec Europa, S.A.k, baina Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko apirilaren 24an hala erabakita ezetsi zuen. Ezespen horren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen Nafarroako Administrazio Auzitegian. Horrek, 3938. ebazpenaren bidez, behin betiko likidazioaren kontuaren onespena deuseztatzea erabaki du, eta espedientea atzera eramatea, hasierako onespenaren aitzinekora, behar bezala bidera dadin. Orobat erabaki du 08/06 AR-7 faktura eta beste batzuen ondoriozkoa deuseztatzea, 19.440,51 eurokoa baita eta enpresa horren izenean baitago.

Ebazpen horren gomendioei jarraikiz, Udalak txosten berri bat lortu du obren zuzendaritza teknikoaren aldetik, presio handiko gas naturalean izan den desbideraketa hobeki azaltzeko.

Udalaren Ekonomia Alorrak behin betiko likidazioaren kontu berria egin du eta bat dator.

Horren gainean, txostenak egin dituzte aholkularitza juridikoak nahiz kontu hartzaileak.

Kontu Hartzailetzak, bestalde, txostena egin du Unitec Europa, S.A. enpresari urbanizazio kuoten behin-behineko fakturazio osagarrien gainean eta hartan agertzen dena aldekotzat jo da, harik eta behin betiko likidazioaren kontua onetsi arte.

Kontuen Batzordeak bere irizpena eman zuen 2008ko apirilaren 23an, espedienteari dagokionez. Hori guztia ikusirik,

Erabaki da:

1. 08/06 AR-7 faktura eta beste batzuen ondoriozkoa deuseztatzea. 19.440,51 eurokoa da, Unitec Europa, S.A.ren izenean dago eta kontzeptu honi dagokio: ''Behin betiko likidazioari dagokion urbanizazio kuota...''. Izan ere, behin betiko likidazioaren kontuaren ondoriozkoa zen, eta haren behin betiko onespena deuseztatu da.

2. Hsiera batean onestea behin betiko likidazioaren konturako proiektu berria, AR-7 banaketa eremuko UC-89, UC-90 eta UU-26 unitateen eta S-C7ko lurzoru urbanizagarriaren kostuak banatzeko urbanizazio kuotetan. Hartan ez dira aldatu guztirako zenbatekoak eta jabe bakoitzari eragin beharrekoak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko urriaren 24an erabakitako behin betiko onespenaren ondoriozkoak, Nafarroako Administrazio Epaitegiaren 3938. ebazpenak deuseztatu baitzuen.

3. Erabakia jendaurrean edukitzea 20 egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko prentsan iragarkia argitaratuta, bizilagunek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

4. 19.440,51 euroko behin-behineko likidazioa onestea Unitec Europa, S.A.ri, kostuak banatzeko urbanizazio kuoten gainean, bere garaian 08/06 AR-7 fakturan eta beste batzuen ondoriozkoan egindakoaren osagarri. Alegaziorik aurkezten ez bada, behin betikoa bilakatuko da, bat egiten baitute behin betikoz fakturatutako zenbatekoek eta tramitatzen ari den behin betiko likidazio kontuan jasotakoek.

5. Ukitutako jabeei, Nafarroako Administrazio Auzitegiari, Unitec Europa, S.A.ri (erabakiaren motibazio gisa Kontu Hartzailetzaren txostenaren kopia gehituz) eta Ekonomia Alorrari jakinaraztea.

Kontuan hartuta erabaki hori 2008ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zela, ekainaren 2an, eta jendaurreko epean alegazio bat bakarra (3185. sarrera erregistroa, 2008ko ekainaren 24koa) aurkeztu dela, Unitec Europa, S.A. enpresak hain zuzen, non eskatzen baitu behin betiko likidazioaren kontua berriz egiteko eta zuzen banatzeko presio handiko gas naturalaren hodia desbideratzearen kostua.

Haren gaineko txosten juridikoaren ondorioz, ezetsi egin behar da planteatu den alegazioa; izan ere, kostu hori behin betiko likidazioaren kontuari buruzko espedientean justifikatu da, eta jendaurran azaldu, txosten tekniko osagarri baten bitartez obrak bukatutakoan ("Iturralde y Sagues" ingeniari enpresak 2008ko otsailean sinatua). Bestetik, kostuak banatzeko bere garaian behin betikoz onetsitako proiektuaren arabera banatu da kostua.

Ikusita Kontuen Batzordeak 2009ko otsailaren 19an emandako irizpena eta Jarraipen eta Kontrol Batzordearen data honetako irizpena,

Erabaki da:

Lehendabizi.-Unitec Europa, S.A. enpresak aurkeztutako alegazioa ezestea.

Bigarrena.-Behin betiko onestea urbanizazio kuoten behin betiko likidazioaren kontua, AR-7 banaketa eremuko UC-89, UC-90 eta UU-26 unitateetan eta S-C7ko lurzoru urbanizagarrian kostuak banatzeko.

Hirugarrena.-Erabaki hori ukitutako jabeei jakinarazi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean zein Foru Komunitateko egunkarietan argitaratzea.

Horren berri ematen dut, behar diren ondorioak sor ditzan.

Tafallan, 2009ko martxoaren 2an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0911307