39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Kirol Alorraren helburuekin bat gizarte-ekintzako proiektuak garatzen dituzten entitateei
eta elkarteei diru-laguntzak emateko deialdia. 2009. Urtea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2009ko martxoaren 12an emandako 5/BD ebazpenaren bitartez, diru-laguntzetarako deialdia onetsi da, Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Kirol Alorraren helburuekin bat, 2009. urtean, gizarte-ekintzako proiektuak garatzen dituzten entitate eta elkarteei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko, betiere ondoko baldintza orokorrekin bat.

Diru-laguntzaren xedea: Aipatutakoa.

Esleitzeko era: Deialdi publikoa, norgehiagokako araubidean.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 483.000 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Merkatuko kalea, 7-9), eta Zapateria kaleko 40-3.ean.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Merkatuko k., 7-9) aurkezten ahal dira, edo, bestela, erregistro osagarrietan (Kultura Alorra -Descalzos k., 72-2. solairua-; Garapen Iraunkorreko Alorra -San Saturnino k., 2-beheko solairua-; Mugikortasun eta Herritarren Segurtasuneko Alorra -Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua-; Hirigintza eta Etxebizitza Alorra -Armada etorbidea, 2-5. solairua-; eta Lehendakaritza, Gizarte Ongizate eta Kirol, eta Hezkuntza eta Gazteria alorrak -Zapateria k., 40-beheko solairua-), zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, haren 38. artikuluan, aurreikusten dituen beste edozeinetan, betiere hogei egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2009ko martxoaren 12an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0912284