39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MENDIGORRIA

Laborantzako herrilurren aprobetxamenduaren herritarrendako zuzeneko esleipena

Mendigorriko Udalak, 2009ko otsailaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen herritarrei dei egitea laborantzako herrilurretako ondoko lurzatiak errentan hartzeko:

10. poligonoa, 41. lurzatia, Jusvilla alderdian.

Herritarrek hogei egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau ediktuen oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Mendigorriko laborantzako herrilurren aprobetxamendurako eskabideak aurkezteko.

Mendigorrian, 2009ko martxoaren 3an.-Alkate udalburua, Javier Osés Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L0911374