39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEZAUN

Soberako lurzatiaren deklarazioa

Lezaungo Udalak, 2009ko urtarrilaren 12an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez:

-Lezaungo 4. poligonoko 8. eta 9. lurzatiekin mugakideak diren 40 metro karratu soberako lurzati deklaratzea, Emilio San Martín Ochandorena jaunari saltzeko, hura baita lurzati mugakidearen jabea.

-Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, interesdunek aztertu eta, nahi izanez gero, bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Lezaunen, 2009ko urtarrilaren 30ean.-Alkatea, Carmen López Salanueva.

Iragarkiaren kodea: L0911223