39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE

Pasabideen lizentzia, 2009

Ohartarazten da ezen Pasabideen gaineko 2009ko tasa ordaintzeko epea 2009ko apirilaren 8an bukatuko dela. Epe hori iragaten denean, ordainagiriak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin.

Uharten, 2009ko martxoaren 2an.-Alkatea, Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L0911128