39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

HIRIBERRI AEZKOA

Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa puntuala. Behin betiko onespena

Hiriberri Aezkoako Udalak, 2009ko otsailaren 14an egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:

1.-Behin betiko onestea, erabateko gehiengoarekin, Udal Planeko hirigintzako antolamendu xehakatuko determinazioak aldatzeko espedientea, katastroko 2. poligonoko 1. lurzatia hiri lurzoru finkatu gabea bezala sailkatzeko, Urbano Amunárriz Emazabalek sustatua, betiere Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79.3 artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

2.-Behin betiko onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 81. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

3.-Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea onespenaren erabakia eta onetsitako dokumentuaren kopia.

Hiriberri Aezkoan, 2009ko otsailaren 24an.-Alkatea, César Del Río Bayonés.

Iragarkiaren kodea: L0911115