39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FUNES

Funesko Arau Subsidiarioetako 3-4 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2009ko otsailaren 26ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Funesko Arau Subsidiarioetako 3.4 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua, unitatean sartzen diren lurren jabe batzuek sustatua.

Estatutuen proiektua jendaurrean egonen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Diario de Navarra egunkarian iragarkia paratuta. Halaber, banan-banan jakinaraziko zaie jarduketa sistemak ukitzen dituen erregistroko jabe guztiei.

Argitara ematen da, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Funesen, 2009ko martxoaren 3an.-Alkate udalburua, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0911244