39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXAURI

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Etxauriko Udalak, 2008ko abenduaren 24an egin bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen. Hona hemen testua:

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluetan eta horiekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, Udalbatzak, aho batez eta, beraz, legez eskatutako gehiengoa duela:

ERABAKI DU:

1. Hasiera batez onestea Etxauriko Arau Subsidiarioetako 2. poligonoko 607-610 bitarteko eta 615-624 bitarteko lurzatien xehetasun azterlana, Alonso, Hernández & Asociados, Arquitectos, S.L.k prestatua eta Miyabi, Espacios Urbanos Bioclimáticos enpresak sustatua.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hogei egunetarako, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

3. Erabaki hau ukitutakoei banan-banan jakinaraztea.

Etxaurin, 2009ko urtarrilaren 12an.-Alkatea, José Javier Erro
Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0911366