39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERIAIN

2009ko diru-laguntzen deialdia

Onetsi egin da Beriaingo Udalak 2009. urtean honako hauetarako emanen dituen diru-laguntzen deialdia arautuko duen erregelamendua: kirol entitate, elkarte eta kluben jarduerak, bizilagunen, emakumeen eta kulturaren arlokoak, ikasleen gurasoen elkartekoak, eta gazteekin, kirolarekin, gizarte zerbitzuekin, kontsumitzaileen babesarekin eta ingurumenarekin zerikusia duten jarduerak. Horiek horrela, interesdunei jakinarazten zaie hogeita hamar egun naturaleko epea izanen dutela, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eskabidea eta erregelamenduaren araberako agiriak aurkezteko.

Udal bulegoetan eta Udalaren web-orrialdean (www.beriain.es) eskura daitezke erregelamenduaren eta eskabidearen kopiak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Beriainen, 2009ko martxoaren 3an.-Alkatea, Rafael Blanco Pena.

Iragarkiaren kodea: L0911251