39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Adostasun txostena 2008ko kontu orokorrari

Kontuen Batzorde Bereziak, 2009ko otsailaren 26an egin bilkuran, adostasun txostena ematea erabaki zuen 2008ko aurrekontu orokor eta bakarraren kontu orokorrari, Izarbeibarko Mankomunitatearen kontuak eta Arga Valdizarbe, S.L. zerbitzu enpresarenak sartzen baitira haren barrenean. Orobat erabaki zuen jendaurrean edukitzea, Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Epe horren barrenean, interesdunek kontuen gaineko erreklamazio, kexa eta oharrak aurkezten ahal dituzte, Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen 273. artikuluan eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Garesen, 2009ko martxoaren 2an.-Mankomunitateko burua, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0911325