39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE
ETA KULTUR ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Kreditu gehikuntzaren bidez aurrekontua aldatzen duen espedientea. Behin betiko onespena

2009ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12an, argitaratu zen aurrekontua aldatzeko espediente baten hasierako onespena. Kreditu gehikuntza baten bidezkoa da, plantilla organikoa aldatzearen ondoriozko langileen gastuei -3.072,15 euro guztira- aurre egiteko.

Jendaurreko epea iragan eta inork aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat jo da kreditu gehikuntzaren bidez aurrekontua aldatzen duen espedientea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatuarekin bat.

Hona hemen zer-nolako kreditu gehikuntza tramitatu den:

Kreditu gehikuntzaren espedientea.

1. Gastu goititua

1 4520 13001 Lan-kontratudun finkoen lansariak: 1.326,83 euro.

1 4520 13101 Lanaldi partzialeko lan-kontratudunen lansariak: 1.016,95 euro.

1 4520 16001 Langileen Gizarte Segurantza: 728,37 euro.

Espedientearen finantzabidea:

2. Gastu orokorretarako Diruzaintzako gerakina.

1 870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 3.072,15 euro.

Tafallan, 2009ko otsailaren 4an.-Mankomunitateko burua, José Carlos Lerga Esquíroz.

Iragarkiaren kodea: L0910572