39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SARTAGUDA

Aldaketa 2008tik 2009ra luzatutako aurrekontuan.
Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2009ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, 2. aldaketa onetsi zuen hasiera batean 2008tik 2009ra luzatutako Udalaren aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Sartagudan, 2009ko otsailaren 24an.-Alkatea, José Ramón Martínez Benito.

Iragarkiaren kodea: L0910706