39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OTEITZA

Aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2009ko otsailaren 25eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen San Salvador Ikastetxe Publikoa handitzeko lana finantzatzeko kreditu gehikuntzari dagokion espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Oteitzan, 2009ko otsailaren 26an.-Alkatea, José Angel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L0911121