39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LODOSA

Aurrekontuko bosgarren aldaketa. Behin betiko onespena

Udalaren 2008ko aurrekontuko bosgarren aldaketa 2008ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran onetsi zuen Udalak hasiera batean, eta hari buruzko ediktua 2009ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 26an. Jendaurreko aldia inork erreklamaziorik egin gabe iragan denez, aditzera ematen da behin betikoz onetsi dela, 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

Behin aldaketa horiek eginda, ukitutako kapituluetan ondoko kontsignazioak gelditu dira:

GASTUAK:

2. kapitulua.-Xedea: Ondasun arruntak eta zerbitzuak. Gaurkoa: 1.592.298,63 euro. Aldaketak: 24.100,00 euro. Ondokoa: 1.616.398,63 euro.

6. kapitulua.-Xedea: Inbertsio errealak. Gaurkoa: 2.137.750,00 euro. Aldaketak: 128.237,39 euro. Ondokoa: 2.265.987,39 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak. Gaurkoa: 50.000,00 euro. Aldaketak: 9.000,00 euro. Ondokoa: 59.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

2. kapitulua.-Xedea: Zeharkako zergak. Gaurkoa: 470.000,00 euro. Aldaketak: 36.000,00 euro. Ondokoa: 506.000,00 euro.

4. kapitulua.-Xedea: Transferentzia arruntak. Gaurkoa: 1.573.350,00 euro. Aldaketak: 45.334,25 euro. Ondokoa: 1.618.684,25 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak. Gaurkoa: 677.456,68 euro. Aldaketak: 80.003,14 euro. Ondokoa: 757.459,82 euro.

Lodosan, 2009ko otsailaren 20an.-Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0910648