39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ESPRONTZEDA

2008ko aurrekontuko aldaketak. Behin betiko onespena

2008ko aurrekontu orokor eta bakarreko 1, 2 eta 3. aldaketen hasierako onespenaren erabakia 2008ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

1. Kreditu berezia:

"Baskula publikoa legez egiaztatzea" izeneko gastuen kontu-saila: 975,22 euro.

Diruzaintzako gerakina: 975,22 euro.

2. Kreditu berezia:

"Mankomunitatearen igerilekuak berritzeko proiektua prestatzea" izeneko gastuen kontu-saila: 8.856,31 euro.

Diruzaintzako gerakina: 8.856,31 euro.

3. Kreditu gerakina eranstea:

"Kaleetako zoladura" izeneko gastuen kontu-saila: 52.226,76 euro.

Diruzaintzako gerakina: 52.226,76 euro

Esprontzedan, 2009ko otsailaren 4an.-Kudeaketa Batzordeko burua, José Luis Fernández Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0910599