39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

DONEZTEBE

Kredituen aldaketa 2009ko aurrekontu orokorrean.
Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2009ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2009ko aurrekontu orokorrean kredituak aldatzeko 1-6 bitarteko espedienteak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan eta 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoa betetzeko, herritarrek eta bidezko interesa dutenek udal idazkaritzan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Donezteben, 2009ko martxoaren 2an.-Alkatea, Miguel San Miguel.

Iragarkiaren kodea: L0911228