39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

353/2009 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "NA-6631 errepidean saihesbidea egiteko (Funesko saihesbidea)" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko deia egiten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak azaroaren 15ean emandako 137/2007 Foru Aginduaren bidez, "NA6631 errepidean saihesbidea egiteko (Funesko saihesbidea)" proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta proiektu hori behin betiko onetsi zen.

Nafarroako Gobernuak, 2009ko otsailaren 16ko Erabakiaren bidez, aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu zuen.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "NA6631 errepidean saihesbidea egiteko (Funesko saihesbidea)" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2009ko apirilaren 15ean Funesko udaletxean ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimentutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edota notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Funesko udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da eta, banakako zitazio zedularen bitartez, ukitutako titularrei horren berri eman eta adieraziko zaie argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan aipatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

4. Ebazpen hau Funesko Udalari, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari eta Desjabetze Atalari igortzea.

Iruñean, 2009ko martxoaren 23an.-Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0912345