II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
ALTSASU
4/2009 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Altsasuko Udalak, 2009ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009kora luzatutako 2008ko ekitaldiko aurrekontua aldatzen duen 4/2009 espedientea (kreditu berezia).
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau :bon.ean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Altsasun, 2009ko otsailaren 27an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.
Iragarkiaren kodea: L0911336