39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzea

DEIERRI

Aritzalako ingurabideko obren proiektua eta okupatu beharra. Hasierako onespena

Deierriko Udalak, 2009ko otsailaren 27an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.-Hasiera batean onestea "Aritzalako ingurabideko obren proiektua", desjabetzearen onura publikoaren deklarazioa atxikita duena.

2.-Aritzalako 25. poligonoko 38. lurzatiko 1916 m² okupatu beharra deklaratzea, obra proiektuari erantsitako ukipenen eranskinari jarraituz. Fernández de Arcaya senideak dira lurraren jabeak.

3.-Desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza argitaratzea, eta hamabost eguneko jendaurreko epea irekitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen oholean argitaratuta, edozeinek beharrezko datuak aurkez ditzan, argitaratzen den zerrendan izan daitezkeen okerrak zuzentzeko, edo okupatu beharrari, edukiagatik edo formagatik, aurka egiteko.

Aritzalan, 2009ko martxoaren 5ean.-Alkatea, Carlos Remírez de Ganuza Ros.

Iragarkiaren kodea: L0911316