39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

64/2009 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Joaquín María Gainza Ordoqui jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Udaltzaingoak eta Segurtasun Sistemak Koordinatzeko Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoen departamentuko titularrak izendatuko dituela atalburuak bitarte baterako, beharrezkoak diren adostasun txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren adostasun txostena dago.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Joaquín María Gainza Ordoqui jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Udaltzaingoak eta Segurtasun Sistemak Koordinatzeko Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistemaren Zerbitzuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 12an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0910421