36. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

23/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 13koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak emana, "Pirinioetako Autobiaren 1. tarteko (Izko-Judasen Benta) 3. proiektu aldatuan" adierazitako trazadura aldaketak ukituko dituen ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean egoteko aldia ebatzi eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten diena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak, azaroaren 10eko 108/2008 Foru Aginduaren bidez, Pirinioetako Autobiaren 3. tarteko (Izko-Judasen Benta) 1. proiektu aldatuko A-21 Pirinioetako Autobiaren 3. tarteko (Izko-Judasen Benta) obretako kontratua aldatzea erabaki zuen. Kontratu hori foru agindu beraren bidez onetsi zen.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak, otsailaren 9ko 9/2009 Foru Aginduaren bidez, "Pirinioetako Autobiaren III. tarteko (Izko-Judasen Benta) 1. proiektu aldatua" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zuen.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak aditzera eman du alegazio hauek jaso direla, jendaurreko epea amaitu eta gero:

1. alegazioa.-Ana Carmen Cigüela Irujo Urraulbeitiko alkate andreak Urraulbeitiko Udalaren izenean.

Lehena.-Eskatu da autobiaz iparraldeko larre, zelai, lurzati eta bordetako sarbideak erabilera anitzetako pasabide baten bidez berma daitezela, kasuan kasuko sarbideak barne.

Bigarrena.-Erabilera anitzetako pasabidea egin ezik, 3+600 k.p.ko pasabidea erabilera anitzetako pasabide bihur dadila eskatu du.

Hirugarrena.-Autobiaz hegoaldeko lurzati guztiak azter daitezela, sarbide egokiak izan ditzaten.

Laugarrena.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari eskatu dio Urraulbeitiko Udalari honek eskaturiko informazioa eman diezaiola.

Bosgarrena.-Eskatu du Urraulbeitiko Udalari jakinarazi dakizkiola Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak 2008ko irailaren 4an eman txosteneko gogoetei buruz harturiko konponbide guztiak, trazadura 0+000 k.p.tik 3+000 k.p.ra aldatzeko eskaerari buruz.

Seigarrena.-Eskatu du Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak eta Urraulbeitiko Udalak negoziazio prozesuari ekin diezaiotela, ukituriko ondasunen prezioak finkatzeaz gain, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak obra osagarrien proiektu bat egin dezan, diruz hornitua.

Zazpigarrena.-Urraulbeitiko mugapean egin dadila basoberritze proiektua, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak burutu behar duena, Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen 23. artikuluarekin bat, otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legearen bidez emaniko testuan, Pirinioetako Autobiaren 3. tartearen ondorioz zuhaiztiak gutxitu dira eta.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak erantzun hau proposatu du:

Erantzuna:

Lehena eta bigarrena.-3. aldaketaren behin betiko onespenean, 3+600 k.p.ko pasabidea erabilera anitzetako pasabide bihurtzeko alegazioa onartzen da, bi aldeetan, jabari publikoko eremu desjabetuan.

Hirugarrena.-Alegazioa onartu da. Autobiaz hegoaldeko lurzatiak aztertuko dira, haien sarbide egokia bermatzeko.

Laugarrena.-Alegazioa ez dago aztergai jendaurreko aldi honetan. Hala ere, Urraulbeitiko Udalaren eskaerei erantzuna emanen zaie.

Bosgarrena.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak 2008ko irailaren 4an eman txosteneko gogoetei buruz hartzen diren konponbideak Urraulbeitiko Udalari jakinaraziko zaizkio.

Seigarrena.-Alegazioa ez dago aztergai jendaurrean egoteko aldi honetan, ukituriko ondasun eta eskubideei dagokie eta. Ukituriko prezioa legez ezarririko desjabetze prozedurekin bat finkatuko da.

Zazpigarrena.-Alegazioa onartu da. Basoberritze proiektua Urraulbeitiko udal mugapean burutuko da.

2. alegazioa.-María Encarnación Zuasti Eslava andreak aurkeztua.

Lehena.-LU-4 lurzatiaren desafekzioaz informazioa eman dakiloa eskatu du.

Bigarrena.-Eskatu du nekazaritzako makinei berma dakiela LU-4 lurzatian sartzeko aukera.

Hirugarrena.-Eskatu du LU-4 lurzatian harri-lubeta bat eraiki dadila, erreten bat hurbil egoteagatik sor litezkeen lur biziak saihesteko.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak erantzun hau proposatu du:

Erantzuna:

Lehena.-Alegazioa onartu da. Eskaturiko informazioa emanen da.

Bigarrena.-Alegazioa onartu da. Nekazaritzako makinak LU-4 finkan sartzen ahalko dira.

Hirugarrena.-Beharrezkotzat jotzen diren tokietan eginen dira harri-lubetak, lur biziak saihesteko, finkatik arekara.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak 2007ko uztailaren 16ko Erabakiaren bidez eginiko presako okupazioaren adierazpena ondoren egin beharreko aldaketei ere aplikatuko zaie.

Horrenbestez, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuaren txosten eta proposamenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren bidez emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Pirinioetako Autobiaren 1. tarteko (Izko-Judasen Benta) 3. proiektu aldatua" jendaurrean egoteko aldia ebaztea, azalpen zatian adierazi bezala.

2. "Pirinioetako Autobiaren 1. tarteko (Izko-Judasen Benta) 3. proiektu aldatuak" ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betikoz onestea.

3. "Pirinioetako Autobiaren 1. tarteko (Izko-Judasen Benta) 3. proiektu aldatuak" ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, banakako zitazioaren bidez, 2009ko apirilaren 6an, 7an eta 8an Irunberriko eta Urraulbeitiko herriko etxeetan ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

4. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, perituak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietatik hedadura handienekoa duen batean eta Irunberriko eta Urraulbeitiko herriko etxeetan. Halaber, ohartarazten da argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

6. Foru agindu honek ez dio administrazio bideari bukaera ematen, eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo :bon.ean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek administrazio publikoentzako administrazio bideari bukaera ematen dio. Dena den, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi edo, hala bada, argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

7. Foru agindu hau Irunberriko eta Urraulbeitiko Udalei, Bide Zerbitzuari eta Arián, Construcción y Gestión de Infraestructuras, S.A. enpresari jakinaraztea.

Iruñean, 2009ko martxoaren 13an.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

Iragarkiaren kodea: F0911874