36. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

AR-2 banaketa eremuko UB.2 oinarrizko unitatearen xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2009ko urtarrilaren 27ko osoko bilkura arruntean, behin betiko onestea erabaki zuen AR-2 banaketa eremuko UB.2 oinarrizko unitatearen xehetasun azterlana, Labazidagap, S.L.k sustatua, UB.2.1 lurzatian eraikitzen ahal diren bolumenen konposizioa antolatzearren; gainera, hirigintzako beste lurzatitze bat proposatzen da 2. oinarrizko unitate osorako, hura eratzen duten bi lurzatien (UB.2.1 eta EP.2) azalerei, erabilerari eta aprobetxamenduari eutsita.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan, 76 eta 74. artikuluei dagokienez xedatutakoari jarraikiz.

Tafallan, 2009ko otsailaren 16an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0910588