36. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

Larrain kaleko 8 zenbakiko jabeen elkartearen eta Tafallako Udalaren arteko hirigintza hitzarmena onetsirik

Tafallako Udalak, 2009ko urtarrilaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hirigintza hitzarmen bat onestea; Larrain kaleko 8 zenbakiko jabeen elkartearen eta Tafallako Udalaren artekoa, hain zuzen.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Tafallan, 2009ko otsailaren 12an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0910529