36. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEZAUN

Herrilur baten desafektazioa

Lezaungo Udalak, 2009ko otsailaren 12ko bilkura arruntean, aho batez hartu zuen erabaki hau:

Lehena.-Herrilur baten desafektazioa egiteko espedientea abiaraztea, argi nahiz ikuspegien zortasun bat eratzeko, herrilurreko 40,5 metro karratuko zerrenda baten gainean, landalurreko 2. poligonoko 505. lurzatian, hirilurreko 2. poligonoko 108. lurzatiarekiko mugan, Francisco Javier Urabayen Azpilicuetarena baita, planoaren eta espedientean dagoen baldintza agiriaren arabera.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarkia paratuta Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Lezaunen, 2009ko otsailaren 17an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0910526