36. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AGOITZ

UE-1 urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2009ko otsailaren 5ean egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen UE-1 urbanizatzeko proiektua, sektore horretako batzordeak sustatua.

Espediente hori jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesaturik dauden guztiek komenigarri iruditzen zaiena alega dezaten epe horretan.

Agoitzen, 2009ko otsailaren 7an.-Alkatea, Francisco José Enguita Moros.

Iragarkiaren kodea: L0910602