36. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SAN ADRIÁN

Aurrekontuko 1/09 aldaketa. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2009ko otsailaren 9an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko 1/09 aldaketa, 31.198,20 euroko kreditu bereziak sortu baitira.

Kreditu berezi horiek finantzatzeko, 31.198,20 euroko kreditua kenduko da "AR-17ko urbanizazioa" izeneko 4320 60101 kontu-sailetik, 2009ko ekitaldiko gastuen aurrekontuan.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

San Adrianen, 2009ko otsailaren 17an.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L0910512